52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Hiri-jarduketarako plan berezia Irurtzungo 3. poligonoko 24. lurzatian (Aldapa kalea, 10). Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2019ko otsailaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Irurtzungo 3. poligonoko 24. lurzatian (Aldapa kalea, 10).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia.

Irurtzunen, 2019ko otsailaren 19an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 24. lurzatian (Aldapa kalea, 10) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1902491