52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1250/2019 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Ana M.ª Etxamendi Tiebas andrea izendatzen duena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Ataleko buru bitarte baterako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak erakunde horretako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio eskumena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari atxikitako atalburuak, bulegoburuak edo beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako izendatzeko. Estatutu horiek irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Ana M.ª Etxamendi Tiebas andrea izendatzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzako Zaintza Kudeatzeko eta Neurri Judizialak Betearazteko Ataleko buru bitarte baterako.

2. Ebazpen honek 2019ko otsailaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Inés Francés Román.

Iragarkiaren kodea: F1902795