52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste, legeak eskatu quoruma zuela. Hona hemen:

“1. Hasiera batean onestea Ezkabarteko Udal Plan Orokorra, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.8 artikuluari jarraikiz, baita ingurumen ondorioen azterketa ere.

2. Onetsitako agiria jendaurrean jartzea bi hilabetez, iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

3. Txostena eskatzea Ezkabarteko kontzejuei eta Iruñerriko Mankomunitateari, planeamenduak ukitzen dituen udal zerbitzu mankomunatuei buruz.

4. Halaber, hasiera batean onetsitako plana igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskuduna den departamentura, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena egin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.9 artikuluan xedatuari jarraikiz.”

Udal honen asmoa da jarraitzea Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan aurreikusitako tramitazioarekin. Hortaz, Udal Plan Orokorraren behin-behineko onespena Osoko Bilkurara eraman aurretik, Udal Plan Orokorraren proiektua jendaurrean jartzen da berriz ere, 15 egun naturaleko epean, interesa duten pertsonek eta entitateek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Espediente osoa interesdunen eskura egonen da Ezkabarteko Udalaren egoitzan (Irungo errepidea, 13; Orikain 31194), martxoaren 20tik apirilaren 4ra bitartean, biak barne.

Ezkabarten, 2019ko martxoaren 4an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1903030