52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

69E/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Osasuneko kontseilariak emana, Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru den Javier Martínez de Morentin Garraza jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Otsailaren 28ko 163/2017 Foru Aginduaren bidez, Javier Martínez de Morentin Garraza jauna Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiruz ere egoteko aukerarekin karguaz jabetu zenetik burutza behin betiko betetzen ez den bitartean.

Javier Martínez de Morentin Garraza jauna 2017ko martxoaren 1ean jabetu zen lanpostu horretaz.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 9an emandako 81E/2018 Foru Aginduaren bidez aipatutako izendapena luzatu zen, urtebeterako, 2018ko martxoaren 1etik aurrera.

Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritzak eskatu du haren izendapena berriz luzatzeko urtebeterako, 2019ko martxoaren 1etik aurrera, zerbitzuaren beharrak direla-eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza arloko zerbitzuetako eta ataletako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Javier Martínez de Morentin Garraza jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Javier Martínez de Morentin Garraza jaunaren kargualdia, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea eta, beraz, Lizarrako Osasun Barrutiko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea 2019ko martxoaren 1etik aurrera.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 28an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1902958