52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Lázaro Miguel Zubiriak zerri-haztegirako jarduera sailkatuaren udal baimena eskatu zuen 2009ko otsailaren 1ean, 11:01ean, honako toki honetarako:

Katastroko erreferentzia: 09.1929. Kokalekua: Valtriguera. Udal honetan dagokion espedientea tramitatu da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 57. artikuluarekin eta haren erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Informazio honen xedea den espedientea eskuragarri dago udal bulegoetan, eta astelehenetik ostiralera kontsulta daiteke, 10:00etatik 14:00etara.

Zarrakaztelun, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1903404