52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2019ko otsailaren 12an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontuaren espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori igarotzen bada halakorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta aginduko da kapituluka laburturik argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Buñuelen, 2019ko otsailaren 15ean.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1902317