52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2019ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, argitara ematen dira Udalaren 2019ko tributuen tasak, karga-tasak eta prezio publikoak, Arakil ibarreko Udalak 2018ko azaroaren 29ko bilkuran onetsiak.

–Ondasun higiezinen gaineko zerga:

  • Hiri-lurrekoa: %0,500.
  • Landa-lurrekoa: %0,800.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

URTE TARTEA

KOEFIZIENTEA

KARGA

Urtebetetik behera

0,06

25,00

Urtebete

0,13

8,00

2 urte

0,13

8,53

3 urte

0,11

15,13

4tik 15 urtera bitarte

0,06

25,00

16 urte

0,21

25,00

17 urte

0,36

24,32

18 urte

0,51

18,18

19 urte

0,58

16,88

20 urte edo hortik gora

0,63

16,35

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,59.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: indizea, 1,17.

–Ur horniduraren prezio publikoa: etxeko ura: 0,325 euro/m³.

–Industriarako ura: 0,437 euro/m³.

–Kontagailua mantentzeko kuota finkoa: 23,43 euro.

–Saneamendu saria eta BEZa: legez ezarritakoak.

–Sarera lotzeko kuotak: 195 euro etxeetarako eta 379,00 euro industriarako.

Hobariak uraren tasan Arakilen erroldatuentzat, familiako kideen kopurua eta hileko diru-sarrerak kontuan hartuz, lanbide arteko gutxieneko soldatarekin konparatuz (645,30 euro hilean 2015. urterako), taula honen arabera:

KIDE KOPURUA

LGSa EDO GUTXIAGO

LGSa + %10

LGSa + %20

1 eta 2 artean

%90

%75

%50

3 edo gehiago

%100

%90

%75

Horretarako, interesdunek urteko lehenbiziko hiruhilekoan eskabidea aurkeztuko dute Udalaren bulegoetan eta, harekin batera, errentaren edo ondarearen aitorpena edo, kasua bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, hura egiteko betebeharrik ez dutela adierazten duena. Orobat, aurkeztu beharko dira eskatzailearen diru-sarrerak edo harekin bizi direnenak justifikatzen dituzten dokumentuak eta bizikidetzaren ziurtagiria.

–Hirigintzako lizentziak emateko eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak; baita ere, obrak egitearen ondorioz, herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpean egiten diren aprobetxamendu berezien tasak.

1.A. Antolamendurako plan partzial edo bereziak, Arau Subsidiarioetako aldaketak eta xehetasun-azterketak: 0,143 euro/metro koadroa.

  • (Plan partzial edo bereziak eta arau subsidiarioetako aldaketak: 205,00 euro, gutxienez).
  • (Xehetasun-azterketak: 154,00 euro, gutxienez).

1.B. Aldaketak plan partzial edo berezietan eta xehetasun-azterketetan: aurrekoaren %50.

  • (Plan partzial edo bereziak eta arau subsidiarioetako aldaketak: 103,00 euro, gutxienez).
  • (Xehetasun-azterketetako aldaketak: 67,00 euro, gutxienez).

2.A. Birzatiketak: 0,236 euro/m² ondoriozko lurzatian.

2.B. Aldaketak birzatiketetan: aurrekoaren %50.

3. Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,097.

4. Lurzatitzeko edo banantzeko lizentziak: 0,185 euro/m², banandutako hiri-lurraren azalera osoan.

  • (Banantzeko lizentzia, gutxienekoa: 103,00 euro).

5. Obra lizentziak: gutxieneko tasa, 30,00 euro.

6. Lizentziak, eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

  • Etxe berria: 174,00 euro/etxebizitza.
  • Zaharberritzea, handitzea, egiturak berritzea, erabilera aldaketak: 113,00 euro/etxebizitza.

7. Zangak eremu publikoan irekitzea:

  • Zangaren zabalera < 1 ml: 13,53 euro/ml
  • Zangaren zabalera => 1 ml: 16,88 euro/ml

8. Eremu publikoa okupatzea: 3,00 euro/eguna, okupatutako azalera edozein izanik ere (gutxienez ere 45,00 euro).

9. Jarduera lizentziek, jarduera lizentzien berrikuspenek, irekitzeko lizentziek eta ingurumenaren babesarekin ikusteko duten ikuskapenek sortutako tasak: txosten teknikoaren zenbatekoa.

Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arakilen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Huarte Garro.

Iragarkiaren kodea: L1902088