52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

1, 3, 4 eta 5/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2019ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, aipatu aldaketak onetsi zituen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1902869