52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 23an hartua, Nafarroako Erriberan 166 Mw-eko proiektu eoliko bat abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua, ENHOL SL enpresa taldeak sustatua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

ENHOL SL enpresa taldeak eskatu du foru intereseko inbertsio deklara dezatela 166 Mw-eko proiektu eoliko bat abian jarri eta ustiatzeko inbertsio proiektua. Parke eoliko hauek osatzen dute proiektua: “Ablitas I” parke eolikoa, 14 Mw-ekoa, Ablitasko udal-mugartean, “Ablitas II” parke eolikoa, 26 Mw-ekoa, Ablitasko udal-mugartean, “Cabanillas II” parke eolikoa, 50 Mw-ekoa, Cabanillasko udal-mugartean, “Cascante” parke eolikoa, 26 Mw-ekoa, Cascanteko udal-mugartean, eta “Pestriz” parke eolikoa, 50 Mw-ekoa, Buñuelgo udal-mugartean.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak inbertsio proiektua ebaluatu du, eta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, proposatu du foru intereseko inbertsio deklara dezatela abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Erriberan 166 Mw-eko proiektu eoliko bat abian jarri eta ustiatzeko enpresa-proiektua, ENHOL SL enpresa taldeak sustatua, foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori). Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Grupo ENHOL enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 23an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1901158