52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

8E/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 18koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, 2019ko deialdia onesten duena Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei. DDBN identifikazioa: 440319.

Irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutua (NABI) erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, ezartzen du erakunde horrek duela emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak koordinatzeko eta kudeatzeko eskumena Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Eskumen horiek garatzeko, NABIren eginkizunak izanen dira, besteak beste, emakumeen elkartegintza eta parte-hartze soziala bultzatu eta sostengatzea, planak eta estrategiak proposatzea emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, eta elkarteetan emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea.

Era berean, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren urriaren 8ko 55/2018 Foru Aginduak (zeinaren bidez onesten baita Emakumeek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren politika publikoetan parte-hartze sozial eta politikoa izateko 2018-2020 aldirako Estrategia) bete beharreko neurri gisa jasotzen du honako hau: ahalduntzea eta lidergo berriak sustatzea emakumeen elkarteekin eta/edo elkarte feministekin, hirugarren sektoreko emakumeekin eta elkarteetan sartu gabeko emakumeekin, dirulaguntzen deialdien bidez.

Bestalde, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legearen ekintza planak, Gobernuak 2016ko azaroaren 23an onetsiak, honako hau ezartzen du I. ardatz estrategikoan (“Balioak aldatzea eta baldintzak sortzea emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizimodurako”) neurri hau ezartzen du: emakumeen ahalduntze pertsonala sostengatzea, umetatik hasita, emakumeak ikusgai egiteko eta estereotipoak desagertzeko programak bultzatuz, eta emakumeen ahalduntzea (umetatik hasita) sostengatzeko programak egitea.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, emakumeen herritartasun osoaren garapena lagundu eta bultzatzeko legezko agindua betetzeko, baliabide ekonomikoak bideratzen ditu gizarte ekintzako proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteentzat eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateentzat, 2019an genero ikuspegia duten proiektuak gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean eta horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzera zuzen ditzaten.

Horrenbestez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuari lotuta, emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinean jaso direnak.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, ondotik adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B40001-B4100-4819-232203: Emakume elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuentzako dirulaguntzak

2019

207.000,00

4. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-baseari jakinaraztea.

Iruñean, 2019ko otsailaren 18an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eman beharreko dirulaguntzen araubidea ezartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egin ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat eta eta kredituek zehaztutako mugen barnean.

Dirulaguntza hauen helburua da emakumeen parte-hartze soziala bultzatzea, elkartegintzaren bidez ahalduntze banakakoa eta kolektiboa bultzatzea, eta genero berdintasuna sustatzea gizartean eta herritarren artean.

2. oinarria. Onuradunak.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute emakumeen elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateek, betiere haien estatutuetan helburu gisa berariaz agertzen badira emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna bultzatzea eta bizitza sozial, ekonomiko, kultural edo politikoaren edozein eremutan emakumeen sustapena eta defentsa bilatzea. Onuradunek Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egin behar dituzte, eta oinarri hauetako baldintzak bete.

Ondorio horietarako, emakumeen elkartetzat hartuko da Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen elkarteen zentsuan inskribatzeko baldintzak betetzen dituztenak, zentsu hori arautzen duen uztailaren 27ko 52/2016 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

3. oinarria. Betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun izateko, elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte eskaera aurkezteko unean, eta haiek betetzen jarraitu beharko dute diruz lagundutako jarduera gauzatzen den bitartean eta hura justifikatu arte:

3.1. Indarra duen legeriarekin bat eratuak egotea, nortasun juridikoa izatea eta dagokien erregistroan inskribatuak egotea, inskripzio hori bakarrik publizitate ondorioetarako eskatuta ere.

3.2. Nafarroako Foru Komunitatean jardutea.

3.3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea xede izatea estatutuetan, eta bizitza sozial, ekonomiko, kultural edo politikoaren edozein eremutan emakumeen sustapena eta defentsa bilatzen dituzten guztiak.

3.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeraren batean ez egotea.

4. oinarria. Gauzatzeko epea eta proiektu eta ekintza diruz lagungarriak.

4.1. Dirulaguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2018ko abenduaren 1etik 2019ko azaroaren 27ra arte izanen da.

4.2. Proiektu mota hauek jasoko dute dirulaguntza:

A mota: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ekintzak dituzten proiektuak.

B motakoak: Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen elkarteen lurralde-topaketarako proiektuak, elkarteen sare bat bultzatzeko eta, horrela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak gauzatzen dituen Nafarroako elkartegintza indartzeko. Topaketak Nafarroan egin beharko dira.

4.3. Helburu hauek betetzeko jarduera bat edo batzuk izanen dituzte proiektuek:

a) Emakumeen elkartegintza eta parte-hartze soziala bultzatzea, laguntzea eta dinamizatzea, emakume eta nesken ahalduntze banakakoa eta kolektiboa sustatuz.

b) Nafarroako Foru Komunitatean, erabakiak hartzeko prozesu eta guneetan eta entitate sozial eta politikoen kudeaketan eta zuzendaritzan emakumeen presentzia finkatzea eta haien parte-hartzea sustatzea, genero ikuspegiarekin.

c) Belaunaldien arteko hitzarmenak erraztea emakumeen artean, baita haien sareko lana ere.

d) Hausnarketa piztea eta zainketak eta erantzunkidetasuna balioestea, erantzunkidetasunaren arloko beharrak konpontzea eta zalantzan jartzea sexuen araberako lan banaketa.

e) Genero rolei jarraitzen ez dieten eta generoan oinarritutako estereotipoak desagerrarazteko eredu diren emakumeak agerian jartzea.

f) Beste aldagai batzuekin –besteak beste adinarekin, dibertsitate funtzionalarekin, orientazio sexualarekin edo genero identitatearekin– izandako intersekzionalitatetik sortzen diren hainbat desberdinkeria lantzea.

g) Ikertzea, jendarteratzea eta/edo sentsibilizatzea arlo hauetan: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakumeen eskubideen sustapena eta defentsa, eta emakume erreferenteen eta emakumeen genealogien sorrera.

h) Honako hauei buruzko prestakuntza ematea: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakume eta nesken ahalduntzea eta antzeko beste batzuk. Herritar guztiek parte hartzen ahalko dute prestakuntzan, baina bazkideek lehentasuna izan dezakete.

i) Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria prebenitzea eta desagertzea.

j) Emakumeen eskubideekin eta eskaerekin lotutako garrantzi bereziko datak aldarrikatzea.

k) “Eten digitala” murriztea, teknologien erabilera sustatuz, helburu izanik zuzen erabiltzea agiriak editatzeko oinarrizko tresnak, kalkulu-orriak eta posta elektronikoa, baita administrazio publikoekiko komunikazio telematikoa ere.

4.4. Mota bereko proiektu batzuetarako eskaera aurkezten duten entitate edo elkarteak ez dira onartuko; hala ere, organo kudeatzaileak eskatuta proiektu horietako bakar bat aukeratzen badute, onartuko dira.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jardueren proiektu bat (A motakoa) eta elkarteen arteko topaketaren proiektu bat (B motakoa) aurkezten ahalko dute.

4.5. Gastu diruz lagungarriak.

Diruz laguntzen den jardueraren izaerarekin bat datozen gastuek jaso dezakete dirulaguntza, betiere oinarri hauetan ezarritako epean gauzatzen badira. Zehazki, gastu kontzeptu hauek diruz lagunduko dira, betiere merkatuko balioa badute:

4.5.1. Zuzeneko gastuak:

a) Aholkularitza teknikoa (enpresak kontratatzea, profesionalen ordainsariak, txostengileak, joan-etorriak, dietak eta ostatu-hartzea; betiere, generoari buruzko prestakuntza dutela frogatzen badute).

Proiektua gauzatzeko enpresa bat kontratatuz gero, enpresa horrek ziurtatu beharko du badituela genero berdintasunaren arloan gutxienez 120 orduko prestakuntza (erakunde publikoek edo unibertsitate publiko nahiz pribatuek emana) duten langileak, eta horiexek direla proiektua gauzatzeko erantzule zuzenak. Enpresak egindako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da prestakuntza. Diruz lagundutako jardueraren %100 arte azpikontrata daiteke.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa bada, frogatu beharko da hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina enpresarik ez badago, edo gastua egin bada dirulaguntza eskatu baino lehen. Onuradunaren txosten baten bidez frogatuko da hori.

b) Diruz lagundutako jardueren publizitate edo zabalkunde gastuak.

c) Materialak argitaratzeko gastuak. Dena den, soilik programaren xedea lortzeko ezinbestekoa den material inprimatuak jasoko du dirulaguntza, betiere NABIk baimendu ondoren.

Egutegien ediziorako eta inpresiorako dirulaguntza eskatzen bada, soilik 2020koek jasoko dute dirulaguntza.

d) Lokalak alokatzeko eta ekipamenduen gastuak, edo jarduera garatzeko beharrezko material suntsikorrarenak.

e) Diruz lagundutako jarduerak egiten diren bitartean beren kabuz balia ezin daitezkeen pertsonei arreta ematearen ondoriozko gastuak (haurtzaindegia, ludoteka, adinekoak zaintzea, etab.).

f) Joan-etorrien gastua, elkarteen topaketen proiektuetarako. Garraio publikoaren kasuan, soilik onuradunari fakturatzen zaion gastua onartuko da, 500 euroko muga gainditu gabe.

g) Gastu finantzarioak, aholkularitza juridiko edo finantzarioaren gastuak, eta antzekoak, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

4.5.2. Proiektuarekin lotutako zeharkako gastuak:

Emandako dirulaguntzaren edo, hori baino txikiagoa bada, justifikatutako gastu guztiaren %10 erabiltzen ahalko da objektiboki, gehienez ere, zeharkako gastu hauetarako: kudeaketa administratiboa, entitatearen lokalaren alokairua, argia, ura eta telefonoa; betiere, behar bezala justifikatuta egon beharko dute eta jarduera gauzatzen den epean egindakoak izan. Zeharkako gastutzat hartuko dira, orobat, proiektuak gauzatzeaz arduratzen den elkarte edo entitatearen langileen gastuak, baldin eta justifikatzen bada langile horiek diruz lagundutako proiektuan parte hartu dutela eta badutela genero berdintasunaren arloan gutxienez 120 orduko prestakuntza (erakunde publikoek edo unibertsitate publiko nahiz pribatuek emana).

4.6. Dirulaguntzetatik kanpo geratzen diren proiektu, jarduera eta gastuak:

4.6.1. Proiektu eta jarduera hauek deialdiaren esparrutik kanpo geldituko dira:

a) Diseinuan, abian jartzean eta ebaluazioan genero ikuspegia txertatzen ez duten proiektuak.

b) Ikasleekin hezkuntza ziklo guztietan egindako jarduerak, 0-3 tartea barne, edozein dela ere bere titulartasuna, baldin eta jarduera horiek ikasgelan egiten badira edo eskola-orduetan, bat etorriz Hezkidetza Planarekin, zeina Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua ari baita gauzatzen.

c) Aisialdiko jarduerak, edo ludikoak.

d) Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren berezko programak eta jarduerak.

e) Diruz lagundutako entitatearen edo elkartearen langileen nominak, 4.5.2 apartatuan ezarritakoa salbu.

4.6.2. Gastu hauek ezin dira lagundu deialdian:

a) Banku-kontuetako interes zordunak.

b) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

c) Prozedura judizialen gastuak.

d) Aperitibo, bazkari, arratsaldeko eta antzekoen gastuak.

e) Aurreikusitako jarduerak betetzeari lotu gabeko helburua duten bidaiak.

f) Entitate edo elkarte beraren publizitate edo sustapenarekin lotutako gastuak, Nafarroako Gobernuaren logotipoa eta NABIrena ez badira agertzen.

g) Jardueran parte hartu dutenentzako edonolako sari edo opariak.

h) Inprimagailuak, gailu mugikorrak, telefonoak, USBak eta beste gailu digital batzuk erosteak dakartzan gastuak.

5. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

5.1. Emakumeen elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste elkarte eta entitateentzako dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

–Emakumeen elkarteen kasuan: 10.000 euroko dirulaguntza eman daiteke gehienez, proiektuaren kostua handiagoa bada ere.

–Irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateen kasuan: 5.000 euroko dirulaguntza eman daiteke gehienez, proiektuaren kostua handiagoa bada ere.

5.2. Eskatuko den zenbatekoak aurreko atalean ezarritako mugak ere ezin izanen ditu gainditu.

5.3. Dirulaguntzaren zenbatekoa irizpide hauen arabera kalkulatuko da, betiere proiektuak gutxienez 50 puntuko balorazioa lortu badu deialdian ezarritako irizpideen arabera:

–3.000 euro edo gutxiago eskatzen duten proiektuei, eskatu eta onartutako kopuruaren %100 emanen zaie.

–3.000 euro baino gehiago eskatzen duten proiektuei, portzentaje hauen arabera emanen zaie dirulaguntza:

–91-100 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %100.

  • 81-90 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %90.
  • 71-80 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %80.
  • 61-70 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %70.
  • 50-60 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %60.
  • 5.3. Honela banatuko da aurrekontuko diru-izendapena:

–166.500 euro emakumeen elkarteek aurkeztutako proiektuetarako.

–40.500 euro irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateetarako.

Onuradun mota bakoitzari (emakumeen elkarteei/irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateei) erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, soberakina beste onuradun motarako kredituari gehituko zaio.

6. oinarria. Dokumentazioa.

6.1. Dirulaguntza eskatzen duten elkarte edo entitateek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Eskabidea eta eranskinak, behar bezala beteak, eskatutako zenbatekoa eta proiektuaren zenbatekoa adierazita eta jardueren aurrekontua xehatuta. Dirulaguntzen eskaerak ereduaren arabera aurkeztuko dira nahitaez; Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren zerbitzuen katalogoko laguntzen fitxan eskuratzen ahal da eskabide eredua. Helbide elektroniko bat adierazi beharko da, Administrazioarekiko harremanetarako lehentasunezko bide gisa.

Proiektuaren azalpenean balorazioaren xede diren atalak zehaztu eta deskribatuko dira, oinarri hauen eranskinean adierazitako irizpideekin bat, bakoitzari dagokion puntuazioa emateko.

b) Nortasuna egiaztatzen duten agiriak, estatutuak (horietan jasoko da elkarteak edo entitateak duen konpromisoa bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lortzeko), eta dagokion erregistroko inskripzioa.

c) Ziurtagiri eguneratua, deialdia argitaratu ondotik igorritakoa, non jasoko baita elkarteak edo entitateak eguneratuak dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Ziurtagiri hori aurkezten ez bada eta betiere alderdi interesdunak aurkakorik adierazten ez badu, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak egiazta dezake elkarteak edo irabazi-asmorik gabeko entitateak egunean dauzkala tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

d) Elkartearen edo entitatearen ordezkariak sinatutako adierazpena, ordezkaritza organoa osatzen dutenen identitatearen eta sexuaren berri ematen duena.

e) Elkarteen kasuan: elkartearen ordezkariak sinatutako adierazpena, emakumezko bazkideen kopurua, gizonezko bazkideen kopurua eta 30 urtetik beherako emakumezko bazkideen kopurua zehazten dituena.

f) Elkartearen edo entitatearen ordezkariak egindako erantzukizunpeko adierazpena, puntu hauek baieztatzen eta/edo aitortzen dituena:

–Ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik.

–Entitate eskatzaileak beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribatu baten laguntzak edo dirulaguntzak jaso eta/edo eskatu dituela xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon, edo ez duela halakorik jaso eta/edo eskatu.

–Entitateak zigor edo administrazio arloko zehapen baten ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera ez duela galdu, eta horretarako desgaikuntza ekartzen duen legezko debekurik ez duela jaso.

g) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskabidea, aldez aurretik aurkeztu ez bada.

h) Halakorik bada, funtsen aurrerakinaren eskaera; dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak behar direla frogatzen duen txostena aurkeztuko da, 2019ko diru-sarreren eta gastuen mugimendu aurreikusiak, edo funtsen eskasia frogatzen duen edozein agiri.

i) Funtsen aurrerakina eskatuz gero, gardentasunaren gaineko aitorpena.

j) Kasua bada, beharrezko dokumentazioa egiaztatzeko parte hartu izana berdintasunerako udal kontseiluetan, emakumeen elkarteen plataforma koordinatzaileetan edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko tokiko itunetan.

k) Sare sozialetan egonez gero, sare sozialen estekak jasotzen dituen dokumentua.

6.2. Agiri horiek ez dira eskatuko baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar badute baldintzak betetzen direla, edo agiria Administrazioaren eskuetan badago, honako hauekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikulua eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikulua. Azken kasu horretan, agiria zein espedientetan jasotzen den zehaztu beharko da, eta hala egin dadila eskatzen ahalko da. Orobat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan.

7. oinarria. Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

7.1. Dirulaguntzen eskaera eta dokumentazio atxikia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuaren Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen dagokion fitxaren bidez (laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskaera aurkez daiteke, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako edozein baliatuz.

Eskaera hilabeteko epean aurkeztuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dokumentazioa telematikoki aurkezten bada, eskaneaturik aurkeztuko da, dokumentu bereizitan, nork bere izena behar bezala dakarrela.

Eskaera posta bulegoen bitartez aurkezten bada, posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako moduan aurkeztu beharko da.

Eskaera erregistro orokor elektronikoan aurkezten ez bada, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinarazi beharko zaio non aurkeztu den, gestionrecursosinai@navarra.es helbide elektronikoaren bidez.

7.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, toki entitateari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala; halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera ezetsi, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekiko harremanetarako lehentasunezko bide gisa eskaeran adierazitako helbide elektronikoaren bidez eskatuko da akatsak zuzentzeko.

Proiektua deskribatzeko dokumentazioa ezin da zuzendu. Edonola ere, NABIk azalpenak eskatzen ahal ditu, aurkeztutako proiektua aldatzeko aukerarik gabe. Erantzuteko epea gehienez bost egun baliodunekoa izanen da.

8. oinarria. Balorazioa eta dirulaguntza emateko prozedura.

8.1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari dagokio dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da. Aurrekontuko partida agortzen bada dirulaguntzaren xede izateko gutxieneko puntuaziora iristen diren eskaera guztiei erantzun gabe, hainbanatu eginen da zenbateko orokorra 5. oinarrian adierazitako kopuruen arabera.

Modalitate batean dirulaguntzarik esleitzen ez bada edo aurreikusitako aurrekontua agortzen ez bada, soberakina beste modalitatearen aurrekontuari gehituko zaio.

8.2. Eskaerak I. eranskinean zehaztutako irizpideei jarraikiz ebaluatuko dira, eta, horretarako, instrukzio organoak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko edo beste departamentu batzuetako teknikarien laguntza izaten ahal du, eta egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake, ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

8.3. Gutxienez ere 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ezetsiko dira.

Proiektuak diruz lagundu ezin diren ekintzak baditu, soilik diruz lagungarriak direnak hartuko dira kontuan.

8.4. Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio ebazpen proposamena. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, non adieraziko baita entitate onuradunek dirulaguntzak jasotzeko beharkizun guztiak betetzen dituztela.

9. oinarria. Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak.

Laguntza hauek emateko prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematikoki eginen dira, ahal dela, onuradunek beren eskaeran adierazitako helbide elektroniko gaituaren bidez.

Gaitutako helbide elektronikoa http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da. Gaitutako helbide elektronikoa eskuratzen den helbide berean egiten da harpidetza.

10. oinarria. Ebazpena.

10.1. Dirulaguntzei buruzko ebazpena Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 2 hilabeteko epean, gehienez ere. Ebazpen hau interesdunei jakinaraziko zaie Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratuta, dirulaguntza honen fitxan. Bi hilabeteko epe hori bukatuta, ebazpen espresik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.

10.2. Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenean honako hauek adieraziko dira: eskatzaileen zerrenda, diruz laguntzen diren proiektuak eta proiektu bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa eta, kasua bada, zein eskaerari esan zaion ezetz (arrazoia zehaztuta).

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, jakinarazi ondoko hilabetean, jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Nafarroako Gobernuaren atarian eta web-orrian (www.nafarroa.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

10.3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

10.4. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean onuradunek gardentasunaren adierazpena aurkeztu beharko dute, behar bezala beteta, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat (dekretu horrek arautzen ditu Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak), baldin eta eskaerarekin batera aurkeztu ez bazuten, 11/2012 Foru Legea eta 5/2018 Foru Legea betez. Onuradunak gardentasunaren betebeharra bete behar ez badu, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena argitaratzen denetik hasita.

11. oinarria. Proiektuak gauzatzean gertatzen diren gorabeherak.

11.1. Proiektuak deialdian ezarritako epeetan gauzatu beharko dira, eta eskaeran eta dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan. Hala ere, proiektuan aurreikusitako exekuzioa aldatzen duten inguruabarrak gertatzen direnean, aldaketa hauek egiten ahalko dira:

a) Proiektua bitartean egin beharreko jardueren aldaketak.

b) Proiektuan egin beharreko ekintzen arteko berrantolaketa ekonomikoa.

11.2. Proiektuan egin beharreko ekintzak aldatzeko, aldez aurretik baimena eskatu behar zaio organo kudeatzaileari. Interesdunak proiektuan ez dagoen beste jarduera bat, dirulaguntzaren helburua kontuan hartuta egokitzat jotzen dena, egitea proposatzen ahalko dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuari.

Proposatutako aldaketak behar bezala arrazoitu eta aurkeztu beharko dira, aurreikusitako jarduera egin baino gutxienez 10 egun lehenago.

Balorazioa egiteko, oinarriotan ezarritako irizpideei jarraituko zaie, eta epe eta baldintza beretan justifikatu beharko dira.

Proposatzen den jarduera berriak baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Ordezten duen jardueraren maila tekniko berbera izatea.

b) Oinarrietan ezarritako baldintza eta forma berak betez aurkeztea.

Instrukzio organoak baloratuko du salbuespenekoak ote diren aldaketak eta horietarako ematen diren arrazoiak, haiek onartu edo ukatzeko.

Balorazioa eginda, aipatutako aldaketa berariaz baimendu edo ukatuko du Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak, eta, behar izatera, egokiak diren doikuntza ekonomikoak eginen dira.

11.3. Proiektuan onartutako jardueretako bat egin gabe utzi behar denean, ez da aldaketarako aldez aurreko baimena eskatu beharko. Hala ere, jarduera horretarako aurreikusitako zenbatekoa ezin zaio gainerako jardueren aurrekontuari erantsi. Aurrekoa gorabehera, justifikazio agiriak aurkezten direnean, onuradunak behar bezala azaldu beharko ditu aldaketa horiek.

12. oinarria. Dirulaguntzen ordainketa eta justifikazioa.

12.1. Oro har, dirulaguntza ordainduko da haren xede den proiektua bukatu eta frogagiriak aurkeztu ondotik.

Hala ere, gizarte ekintzako programak direnez, dirulaguntza emateko ebazpenean erabakiko da dirulaguntzaren aurrerakina eskatu duten entitateei emandakoaren %100 aldez aurretik ordaintzea, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 33.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere justifikatzen bada funtsen hornidura beharrezkoa dela dirulaguntzaren xedeak betetzeko.

Funtsez hornitu beharra justifikatzeko, eskatzaileak aurreko urteko bukaerarako kontuen egoera orria aurkeztu beharko du dirulaguntzaren eskaerarekin batera, bai eta 2019ko diru-sarrera eta gastuen mugimenduen aurreikuspena ere, edo beste edozein egiaztagiri, dirulaguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretik funtsez hornitu beharra frogatzeko.

Edozein ordainketa egin baino lehen, gardentasun betebeharrak bete beharko dira.

12.2. Dirulaguntzaren xedeko jarduketak egin ondoren, elkarte eta entitate onuradunek diruz lagundutako ekintza guztiak eta proiektua justifikatu beharko dituzte. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2019ko azaroaren 27an, beranduenez:

–Memoria, horretarako diseinatutako ereduaren araberakoa (“Memoriaren eredua”), Nafarroako Berdintasunerako Institutuan eskuratzen ahalko dena, edo, Internet bidez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoko laguntzen fitxan (www.nafarroa.eus).

Memoriarekin batera, egindako ekintzen frogagiriak aurkeztuko dira, bai eta ekintza horien ondoriozko produktuen edo zabalkunde eta publizitaterako prestatutako produktuen frogagiriak ere.

–Proiektua gauzatzeko enpresa bat kontratatuz gero, horren adierazpena, frogatzeko generoaren arloan prestakuntza eta eskarmentua duten pertsonak dituela eta horiexek direla proiektua gauzatzeko zuzeneko arduradunak.

–Egindako gastuen eta ordainketen frogagirien zerrenda (“Gastuen eredua”).

Justifikazio kontu baten bidez justifikatuko dira izandako gastuak eta ordainketak. Kontuak dirulaguntzaren xede diren jardueren eta haien kostuaren aitorpena bildu beharko du, jarduerak egiteko gastu guztiak zehazturik. Fakturen eta benetan egindako ordainketaren agirien bidez frogatuko dira. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak betetzen badituzte.

–Aholkularitza, laguntza edo bestelako zerbitzuak ematen dituzten enpresen zerbitzuengatik diruz laguntzen ahal den gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, entitateak frogatu beharko du enpresa hautatu dela eragimenaren eta ekonomiaren irizpideei jarraikiz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Diruz lagundutako ekintzetan Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren parte-hartzea azaltzeko betebeharra bete dela frogatzen duen agiria; izan ere, proiektuari lotutako publizitate, hedapen eta agiri guztietan Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu behar dira, edozein dela ere erabilitako bitartekoa: “Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz laguntzen du”, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoekin bat.

–Deialdi honetan diruz lagundutako proiekturako eta ekintzetarako jasotako edozein laguntzaren edo edozein motako diru-sarreren aitorpena.

12.3. Instrukzio organoaren iritziz, gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena nahikoa ez bada, errekerimendua eginen dio elkarte edo entitate eskatzaileari, beharrezko frogagiriak erants ditzan hamar eguneko epean. Eskabidean adierazten den posta elektronikoaren helbidera eginen da errekerimendu hori.

12.4. Egindako gastutzat joko da, oro har, justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. Aurrekoa gorabehera, ez da eskatuko 2019ko azaroaren 27a baino lehen ordaindu ezin diren finantza eta zerga gastuen benetako ordainketa, likidatzeko borondatezko aldia irekita ez egoteagatik.

13. oinarria. Bateragarritasuna.

Deialdi honetan arautzen diren dirulaguntzen onuradunek Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak eta diru-sarrerak jasotzen ahalko dituzte, haiek, guztira, proiektu bakoitzaren gastuaren %100 gainditzen ez badute.

14. oinarria. Entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten elkarte eta entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:

a) Diruz lagundutako proiektua adierazitako epeetan burutzea eta deialdiaren helburua betetzea.

b) Nafarroako Berdintasunerako Institutuari dirulaguntzaren xede den proiektua dela-eta sortzen den edozein gorabeheraren berri ematea, eta aurkeztutako proiektuaren kudeaketa nahiz garapena aldatzeko baimena eskatzea idatziz, bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortzea barne.

c) Justifikatzea betekizunak eta baldintzak bete direla, eta diruz lagundutako proiektua gauzatu eta dirulaguntzaren xedea bete dela.

d) Eskatutako eta emandako dirulaguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol tekniko eta ekonomikoa egiten uztea Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurkeztuko du.

e) Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko eskatu edo lortzen diren bestelako laguntzak, dirulaguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak egoki erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaion araudian agindutako moduan.

g) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

h) Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, modu tradizionalean edo digitalean egiten diren idatzizko edo ahozko publizitate eta zabalkundeetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearen eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren dirulaguntzaren berri ematea.

i) Agiri, publizitate, irudi edo material guztiek hizkera inklusiboa erabili behar dute, emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro edo estereotipo sexistak saihestu, eta berdintasunari, presentzia orekatuari, aniztasunari, ardurakidetzari eta rolen eta identitateen pluraltasunari lotutako baloreak sustatu behar dituzte.

j) Dirulaguntza publikoen pertsona eta entitate onuradunei ezarritako gardentasun betebeharrak betetzea.

15. oinarria. Inbertitu gabeko gerakinak.

15.1. Dirulaguntza eman zeneko helburuak bete ondoren eta, baliabideak efizientziaz erabiltzearen poderioz, gerakin inbertitugaberik baldin balego, horren barne direla diruz lagundutako jarduerari aplikatu ez zaizkion balizko finantza etekinak, onuradunek Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari baimena eskatzen ahalko diote izaera bereko edo antzeko izaerako beste jarduera batzuetan erabiltzeko; hain zuzen ere, oinarri arautzaile hauen arabera diruz laguntzeko modukoak izan eta elkarte edo entitate onuraduna gauzatzen ari den jardueretan.

15.2. Inbertitu gabeko gerakinak erabiltzea baimentzeko eskaeran, abiatutako edo, hala bada, bukatutako proiektuaren helburuen zabalpena eta dagokion aurrekontua zehaztuko dira.

15.3. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak, Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak proposatu ondoren, ebatziko du gerakina aplikatu behar dela eta, horren ondorioz, gerakinaren xedeko dirulaguntza emateko ebazpena aldatu, edo deskribatutako gerakinak itzuli behar direla.

16. oinarria. Dirulaguntzak itzultzea.

Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan bildutakoek) eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek jasotako zenbatekoa, osorik edo partez, itzuli behar izatea ekarriko dute, baita berandutze-interesak pagatzeko eskatzea ere, dirulaguntza eman zenetik hori itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak.

17. oinarria. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

18. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

19. oinarria. Arau osagarriak.

Oinarriotan ezarri gabeko orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatutakoak aginduko du.

I. ERANSKINA

Proiektuari lotutako irizpideak (70 puntu bitarte)

IRIZPIDEAK

NEURTU BEHARREKO ALDERDIAK

APLIKAZIOA

Kalitatea

(60 puntu)

Koherentzia

(gehienez ere 20 puntu)

–Helburu orokorra definitzea: 5 puntu arte

–Ekintzak deskribatu berariazko helburuei eta xedeko biztanleriari lotuta: 5 puntu arte

–Egutegia eta xedeko publikoa: 5 puntu arte

–Ebaluazioaren adierazle neurgarriak: 3 puntu arte

–Baliabide berekiak erabiltzea: 2 puntu arte

Genero ikuspuntuaren ezartze maila

(gehienez ere 15 puntu)

–Hizkera inklusiboaren erabilera: 5 puntu arte

–Diagnostikoan emakumeen perspektiba eta egoera kontuan hartzea: 5 puntu arte

–Analisian sexuaren arabera bereizitako datuak eta datuen ebaluaziorako adierazleak: 5 puntu arte

Programan aniztasuna eta/edo era askotako diskriminazio egoerak kontuan hartzeko aurreikusitako neurriak.(5 puntu arte)

Programazioan aurreikusitako irisgarritasuna

Entitateak/elkarteak berdintasuna bultzatzeko egiten dituen beste proiektu eta jarduketa batzuekiko harremana

(gehienez ere 5 puntu)

2 programarekin: 5 puntu arte

Programa batekin: 3 puntu arte

Ez: 0 puntu

Espero den inpaktua/eragina

(gehienez ere 5 puntu)

–Nafarroa osoa: 5 puntu arte

–Zenbait herri: 3 puntu arte

–Herri 1: puntu 1

Elkartean emakume gazteen (14 urtetik 30era bitarteko emakumeen) parte-hartzea sustatzea

(gehienez ere 5 puntu)

–Berariazko ekintzak programatzea, haien parte-hartzea sustatzeko: 2,5 puntu arte

–Emakume gazteen adierazpena elkartean: 2,5 puntu

Emakumeen beste elkarteekin lankidetzan aritzea, proiektua egin eta garatzeko

(gehienez ere 5 puntu)

–+2 izanez gero: 5 puntu

–2 izanez gero: 4 puntu

–1 izanez gero: 3 puntu

Berrikuntza

(5 puntu)

Balioak aldatzeko, emakumeak ahalduntzeko eta berrikuntzaren aldetik emaitza ona lortu duten esperientziak transmititzeko

(gehienez ere 5 puntu)

Presentzia sare sozialetan: 3 puntu arteEkintza berritzaileak bere lurraldean: 2 puntu

Parte-hartze sozial eta politikoa eta sarean lan egitea:

(5 puntu)

Sareko eta erabakiak hartzeko eremuetan parte hartzea (gehienez ere 5 puntu)

Elkarteak parte hartzea berdintasunerako udal kontseiluetan: 2 puntu

Emakumeen elkarteen plataforma koordinatzaileetan parte hartzea: 2 puntu

Lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko tokiko itunetan parte hartzea: puntu 1

PROIEKTUA, GUZTIRA: 70 puntu

Entitate eskatzaileari dagozkion irizpideak (30 puntu bitarte)

IRIZPIDEAK

NEURTU BEHARREKO ALDERDIAK

APLIKAZIOA

Emakume bazkideak (emakumeen elkarteak soilik)

(16 puntu)

Bazkideen %80tik %85era bitarte, emakumeak

Bazkideen %85etik gora, emakumeak

12 puntu

16 puntu

Kokapen geografikoa

(4 puntu)

Elkartearena edo entitatearena

0-1.000: 4 puntu

1.001-3.000: 3,5 puntu

3.001-5.000: 3 puntu

+ 5.000: 2,5 puntu

Esperientzia:

(5 puntu)

Genero berdintasunaren arloan gauzatutako proiektuak. Egindako 2 lan deskribatzea, gehienez 4 orrialdetan

Kalitatea Irismena

Kontribuzioa

Berdintasuna lortzeko ekarpena

Zuzendaritza/Lehendakaritza

(5 puntu)

Emakume bat izatea irabazi-asmorik gabeko entitatea ordezkatzen duen zuzendaritza batzordeko (edo organo baliokideko) burua

5 puntu

ENTITATEA, GUZTIRA: 30 puntu

Iragarkiaren kodea: F1902430