52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko bost lanpostu desgaitasun intelektuala dutenentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian egindako bigarren ariketako behin betiko emaitzen aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E mailako edo taldeko bost lanpostu desgaitasun intelektuala dutenentzako oposizio murriztuaren bidez betetzeko prozeduran (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 2952/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia), deialdi horretako bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Miriam Poncela Chafik andreak, Xabier Lizarraga Irigoyen jaunak eta Ana Ekiza Azkona andreak Antxón Moreno Equiza jauna ordezkatuz; Alfonso Cordón Uriz jaunak Ángela Cordón Horcada andrea ordezkatuz; eta Leonor María Lassa Bellet andreak José Remirez de Ganuza Lassa ordezkatuz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko martxoaren 4an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1903138