52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

811E/2019 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ODTE-Osasun dokumentazioko teknikari espezialisten 12 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 16ko 29E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ODTE-Osasun dokumentazioko teknikari espezialisten 12 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen.

Deialdi hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ODTE-Osasun dokumentazioko teknikari espezialisten 12 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko otsailaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ODTE-Osasun dokumentazioko teknikari espezialisten 12 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

GARIJO LARAÑA, ANA CARMEN

NIEVE OLASAGARRE, MARIA ARANZAZU

–Baztertuak:

DIAZ SERQUERA, LAURA (1)

Baztertzeko arrazoiak.

(1) 2.1.1. oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F1902990