52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

810E/2019 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan LTE-Laborategiko teknikari espezialisten 53 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 11n emandako 6E/2019 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan LTE-Laborategiko teknikari espezialisten 53 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

Deialdi hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan LTE-Laborategiko teknikari espezialisten 53 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko otsailaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan LTE-Laborategiko teknikari espezialisten 53 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

BURDASPAR CELAYA, YOLANDA

CAJAL MARIN, OLGA

ESEVERRI ALZUETA, BEGOÑA

FUERTES ALZUETA, ARANZAZU

GALLARDO ESPIN, ANA MARIA

GOÑI ALCASENA, MARIA EDURNE

JIMÉNEZ BEORTEGUI, MARTA

JUANICORENA MARIN, MARIA JOSE

MARTINEZ MATEO, JOSU

MORAN ZORZANO, MARIA TERESA

OTT MUÑOZ, MARIA ELENA

PEÑAS PASCUAL, BELEN

PEREZ VIZCAINO, JAVIER

RAZQUIN LIZARRAGA, ANA BELEN

TORRECILLA URBIOLA, INMACULADA SABINA

–Baztertuak: inor ez.

Estatuko lekualdatzeko txanda.

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak:

ARRASTIA FERNANDEZ, SILVIA (1)

Baztertzeko arrazoiak.

(1) Osasun Sistema Nazionalekoa dela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F1902989