52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

808E/2019 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 11n emandako 6E/2019 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko.

Deialdi hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko otsailaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan ETE-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten 34 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

AZPARREN URIZ, MARIA ELENA

ESPARZA DIAZ, BLANCA

GARCIA MARTIN, SERGIO

GOIZUETA ABUIN, GEMA

GOMEZ SOLA, AINARA

LÓPEZ BARRENA, MARIA EUGENIA

MOLINA FERNANDEZ, SANDRA

RASCON RODRIGUEZ, BEATRIZ

–Baztertuak:

OCHOA PÉREZ, PATRICIA (1)

Estatuko lekualdatzeko txanda.

–Onartuak:

AIZPUN LARRAÑAGA, MARIA ANGELES

ANDRES FERNANDEZ, MARIA EUGENIA

ANTON ZABALEGUI, MARIA ELENA

GARCIA CIORDIA, SOFIA

LARRAMENDI LOPEZ, CRISTINA

LED AZAGRA, JESUS ANGEL

MARTINEZ HERMOSO-MENDOZA, SAGRARIO VI

NAVARRO GARDE, JAVIER

OCHOA PLAZA, CRISTINA

ZAMARBIDE PEREZ, CRISTINA

–Baztertuak:

DICASTILLO SENOSIAIN, MARIA CRUZ (3)

IGLESIAS DOMINGUEZ, VICTOR (2)

Baztertzeko arrazoiak.

(1) 2.1.1. oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

(2) 2.1.2.b) oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

(3) 2.2 oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F1902988