52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

28/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 11koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, aldatzen duena Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urriaren 13ko 46/2015 Foru Agindua. Haren bidez, 586 eredua onetsi zen, “Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua” egiteko.

Urriaren 13ko 46/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 586 eredua, betetzeko, Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergari buruzko erregelamenduak (abenduaren 27ko 1042/2013 Errege Dekretuaren bidez onetsia) bere 5. artikuluan ezarritako betebeharra; alegia, fabrikatzaileek, inportatzaileek, Batasunaren barneko eskuratzaileek, birsaltzaileek eta hondakin kudeatzaileek aurkeztu beharra dutela berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen urteko aitorpen laburtu bat, eragiketa horiek ez-zergapetuak eta salbuetsiak direnean.

Ordea, abenduaren 27ko 1075/2017 Errege Dekretuaren bidez, aldatu egin da aipatutako 5. artikulua eta urteko aitorpen laburtuan sartu egin behar dira aipatutako eragiketak, izan zergapetuak, ez-zergapetuak edo salbuetsiak.

Foru agindu honen helburua da 46/2015 Foru Agindua aldatzea, aipatutako erregelamendu aldaketa betetzeko.

Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan eta zazpigarren xedapen gehigarrian eta Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautzen dituen martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen azken xedapenetako lehenean ezarritako eskudantziarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzen da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak urriaren 13an emandako 46/2015 Foru Agindua, zeinaren bidez onetsi baitzen 586 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako eragiketen aitorpen laburtua” egiteko.

Bat. 2. artikulua.

2. artikulua. 586 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

586 eredua aurkeztu behar dute fabrikatzaileek, inportatzaileek, Europar Batasunaren barneko eskuratzaileek, hondakin kudeatzaileek eta birsaltzaileek egiten dituztenean gas fluordunak eskuratzeko, inportatzeko, Europar Batasunaren barnean eskuratzeko, saldu edo entregatu edo autokontsumitzeko eragiketak, baldin eta eragiketa horiek zergapetuak, ez-zergapetuak edo salbuetsiak badaude Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga, besteak beste, arautzen duen martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluko 6.1., 6.2 eta 7. apartatuetan hurrenez hurren ezarritakoari jarraikiz.

Bi. Urriaren 13ko 46/2015 Foru Aginduaren eranskina aldatzen da, eta horren ordez foru agindu honen eranskina erabiliko da.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren 586 ereduko aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2018ko informazioari dagokionez.

Iruñean, 2019ko martxoaren 11n.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

ERANSKINA

586 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunekin egindako
eragiketen aitorpen laburtua”, telematika bidez aurkezteko
sortzen diren artxiboak egokitzeko diseinua

Inportatu beharreko fitxategia testu formatukoa izanen da, eta, eremuak, (;) karakterearekin bereiziak.

Gehienez ere 1.000 erregistro igo daitezke.

Igo beharreko erregistroaren formatua:

EREMUA

LONGITUDEA

MOTA

DESKRIBAPENA

1

8

AN

Aitortzailearen FJK (gas fluordunen jarduera kodea)

2

2

AN

Eragiketa mota

3

50

AN

Izen-deiturak edo sozietatearen izena

4

18

AN

IZF, IFZ-BEZ, ADB

5

8

AN

FJK (hornitzailea/hartzailea)

6

3

AN

Epigrafea

7

3

AN

Kudeaketa-kodea

8

11,2

Z

Kopuru zergapetua eta salbuetsi gabea (kilogramotan adierazia, bi dezimalekin)

9

11,2

Z

Kopuru zergapetua eta salbuetsia (kilogramotan adierazia, bi dezimalekin)

10

11,2

Z

Kopuru ez-zergapetua (kilogramotan adierazia, bi dezimalekin)

Atalen deskribapena

“Eskurapena, Europar Batasunaren barneko eskurapena edo inportazioa”:

Atal honen barnean idatzi beharko dira honako hauen eskurapenak: fabrikatzaileenak, inportatzaileenak, Europa barneko eskuratzaileenak, birsaltzaileenak eta hondakinen kudeatzaileenak, are gas horiek suntsitu, birziklatu edo berritzeko eskuratu direnean ere.

Espainia barnean eginiko eskurapen bat deklaratzen bada, “1” idatzi behar da eragiketa motan eta hornitzailea identifikatzeko izen-abizenak edo sozietatearen izena jarri behar dira, eta IFZ eta FJK (gas fluordunen jarduera kodea), halakorik balu.

Europar Batasunaren barneko eskurapen bat deklaratzen bada, “2” idatzi behar da eragiketa motan eta hornitzailea identifikatzeko izen-abizenak edo sozietatearen izena jarri behar dira, eta IFZ-BEZ.

Inportazio bat deklaratzen bada, “3” idatzi behar da eragiketa motan eta hornitzailea identifikatzeko inportazioari dagokion ADBa jarri behar da (Aduanako Dokumentu Bakarra).

Hornitzailea identifikatzeko FJK bete behar bada, jardueraren gakoa idatzi behar da, 12/2015 Foru Aginduaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera (12/2015 Foru Agindua, abuztuaren 12koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, zeinaren bidez onesten baita 587 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa”).

Deklaratutako produktua identifikatzeko, hari dagokion epigrafe egokia idatzi beharko da martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen 2. artikuluko 11. apartatuan xedatutakoarekin bat eta, hala behar bada, zer kudeaketa-kode dagokion 12/2015 Foru Aginduaren II. eranskinean ezarritakoaren arabera (12/2015 Foru Agindu, abuztuaren 12koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, zeinaren bidez onesten baita 587 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa”).

Kopuru zergapetu eta salbuetsi gabeko gisa idatzi beharko da zer kopuru dagokion zergapeturiko eta salbuetsi gabeko eragiketari aitorpenaren urte naturalean, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluan xedatutakoaren arabera. Kopuru hori kilogramotan adieraziko da, bi dezimalekin, eta operadorearen eta epigrafearen arabera multzokatuko da.

Kopuru zergapetu eta salbuetsi gisa idatzi beharko da zer kopuru dagokion zergapeturiko eta salbuetsitako eragiketari aitorpenaren urte naturalean, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluan xedatutakoaren arabera. Kopuru hori kilogramotan adieraziko da, bi dezimalekin, eta operadorearen eta epigrafearen arabera multzokatuko da.

Kopuru ez-zergapetu gisa idatzi beharko da zer kopuru dagokion eragiketa ez-zergapetuari aitorpenaren urte naturalean, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluan xedatutakoaren arabera. Kopuru hori kilogramotan adieraziko da, bi dezimalekin, eta operadorearen eta epigrafearen arabera multzokatuko da.

“Salmenta edo entrega edo autokontsumoa”:

Atal honetan idatzi beharko dira honako hauen salmenta edo entrega edo autokontsumoak: fabrikatzaileenak, inportatzaileenak, Europa barneko eskuratzaileenak, birsaltzaileenak eta hondakinen kudeatzaileenak, bai zergapetuak, bai ez-zergapetuak bai salbuetsiak.

Eragiketa motan 11 idazten da baldin salmenta edo entrega zergapetua eta salbuetsi gabea deklaratzen bada; 12, salmenta edo entrega zergapetua eta salbuetsia deklaratzen bada; 13, salmenta edo entrega ez-zergapetua deklaratzen bada; 14, autokontsumo zergapetua eta salbuetsi gabea deklaratzen bada; 15, autokontsumo zergapetua eta salbuetsia deklaratzen bada; eta 16, autokontsumo ez-zergapetua deklaratzen bada.

Gainera, Espainia barnean eginiko salmenta edo entrega deklaratzen bada, hartzailea identifikatzeko izen-abizenak edo sozietatearen izena jarri behar dira, eta IFZ eta FJK, halakorik balu. Deklaratzen den salmenta edo entrega Espainiatik kanpo eta Europar Batasunaren barnean dagoen hartzaileari egin bazaio, hartzailea identifikatzeko izen-abizenak edo sozietatearen izena jarri behar dira, eta IFZ-BEZ. Deklaratzen den salmenta edo entrega Europar Batasunetik kanpo dagoen hartzaileari egin bazaio, hartzailea identifikatzeko esportazioari dagokion ADBa jarri behar da. Eta, azkenik, autokontsumoa deklaratzen bada, hartzailea identifikatzeko izen-abizenak edo sozietatearen izena jarri behar dira, eta IFZ eta FJK.

Hartzailea identifikatzeko FJK bete behar bada, jarduerari dagokion gakoa idatzi beharko da abuztuaren 12ko 12/2015 Foru Aginduaren III. eranskinean xedatutakoaren arabera (foru agindu horrek onetsi zuen 587 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa”).

Deklaratutako produktua identifikatzeko, hari dagokion epigrafe egokia idatzi beharko da martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen 2. artikuluko 11. apartatuan xedatutakoarekin bat eta, hala behar bada, zer kudeaketa-kode dagokion 12/2015 Foru Aginduaren II. eranskinean xedatutakoaren arabera (foru agindu horrek onetsi zuen 587 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa”).

Kopuru zergapetu eta salbuetsi gabeko gisa idatzi beharko da zer kopuru dagokion zergapeturiko eta salbuetsi gabeko eragiketari aitorpenaren urte naturalean, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluan xedatutakoaren arabera. Kopuru hori kilogramotan adieraziko da, bi dezimalekin, eta operadorearen eta epigrafearen arabera multzokatuko da.

Kopuru zergapetu eta salbuetsi gisa idatzi beharko da zer kopuru dagokion zergapeturiko eta salbuetsitako eragiketari aitorpenaren urte naturalean, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluan xedatutakoaren arabera. Kopuru hori kilogramotan adieraziko da, bi dezimalekin, eta operadorearen eta epigrafearen arabera multzokatuko da.

Kopuru ez-zergapetu gisa idatzi beharko da zer kopuru dagokion eragiketa ez-zergapetuari aitorpenaren urte naturalean, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluan xedatutakoaren arabera. Kopuru hori kilogramotan adieraziko da, bi dezimalekin, eta operadorearen eta epigrafearen arabera multzokatuko da.

Iragarkiaren kodea: F1903536