49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Urrozko Udalak 2018ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa, bere zerbitzuko langileen zerrenda daramana.

Hasierako onespena 2019ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da plantilla organikoaren behin betiko onespena, ondoko artikulu hauetan xedaturikoa bete beharrez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan.

Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bakoitza bere eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, bi hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Urrozen, 2019ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

I. ERANSKINA

A.–Funtzionarioak.

LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

LANPOSTUAREN BALDINTZAK

A

B

C

D

E

Idazkaria

A

OL

1

15

35

Jardunean

Zerbitzu bateratua, Beintza Labaien, Donamariako eta Oizko udalekin. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna: C1 (ahoz eta idatziz).

Administrari ofiziala

C

OL

1

35

12

Jardunean

Zerbitzu bateratua, Beintza Labaien, Donamariako eta Oizko udalekin. Euskara: nahitaezkoa. Hizkuntza eskakizuna (euskara): C1 (ahoz eta idatziz).

A.1.–Funtzionarioen izenen zerrenda.

IZEN DEITURAK

MAILA

GRADUA

ANTZINATASUNA

OSAGARRIAK

LANPOSTUA

A

B

C

D

E

Xabin Juaristi Arrieta

A

Ez da bidezko

2018 06 18

15

35

Idazkaria

María Victoria Eulate Etxegia

C

5

1990 07 05

35

12

Administrari ofiziala

OHARRAK ETA LABURDURAK:

Osagarriak eta eskakizunak:

1.–a) Lanpostuko osagarria.

2.–b) Bateraezintasuneko osagarria.

3.–d) C talde edo mailen hitzarmeneko osagarria.

Iragarkiaren kodea: L1902728