49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen izendapenaren aurka, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuan aritzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 754/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko foruzain izateko hogeita hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. 72699401N zenbakiko NANa duen pertsonak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen izendapenaren aurka, Nafarroako Foruzaingoko agente lanpostuan aritzeko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 17ko 2959/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu izendapena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideetako edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe

Iragarkiaren kodea: F1902732