49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDOTZ

Baso aprobetxamenduaren enkante publikoa

Urdozko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik (uztailaren 20ko 693/2018 Ebazpena), plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du baso aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra.–Pagoz osaturiko oihan lotea, Urdotzen, 364 metro kubiko zur egiten duena.

Hasierako prezioa: 7.891,00 euro, BEZa kanpo.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %5; hau da, 395,00 euro.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak baldintza administratiboen agiriari erantsitako eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dira, agiri horren 10. oinarrian adierazitako dokumentazioarekin batera, Urdozko Kontzejuaren alkatetzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, 2019ko martxoaren 27ra arte.

Proposamenak irekitzea: Urdozko Kontzejuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira, gutxienez ere 48 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria Urdozko kontzeju-etxean (San Roman kalea, z.g.) eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Urdotzen, 2019ko martxoaren 4an.–Kontzejuko burua, Pedro Goicoa Diez de Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L1903066