49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2018ko urriaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea. Behar zen iragarkia argitaratu zen 2018ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 12an, eta Kontzejuaren iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen zituzten erreklamazioak aurkez zitzaten argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat, iragarki hau argitaratzen da, haren laburpenarekin batera, aipatu legearen 202.3 artikuluarekin bat. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 99.600,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 453.791,10 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 51.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 490.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.094.891,10 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 69.183,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 58.900,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 672.664,95 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 258.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 36.143,15 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.094.891,10 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tebasen, 2018ko abenduaren 15ean.–Kontzejuko burua, Juan Jesús García Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1901724