49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdiarena, ekintzaile gazteek enpresak
eratu ditzaten. 2019 urtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 442896.

Deialdi honen xedea da ekintzaile gazteek jarduera ekonomiko berriak Iruñeko udalmugartean eratu eta abiatzeko izaten dituzten gastuak diruz laguntzea.

Jarduera ekonomiko berritzat joko dira 2018ko irailaren 15etik 2019ko irailaren 14ra bitarte (bi data horiek barne) JEZean lehen aldiz alta hartu dutenak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira aurretik jadanik bazegoen enpresa baten izenaren edo izaera juridikoaren aldaketaren ondorioz sorturiko enpresak edo horren kapitalgehikuntzaren edo egitura-aldaketaren ondorioz sortutakoak. Halaber, diru-laguntzatik kanpo geratzeko beste zio bat izanen da deialdi hau NAOn argitaratu baino bi urte lehenagoko epean jarduera berean edo antzekoan norberaren konturako jardun izana.

Eskatzailea pertsona juridikoa edo sozietatea bada, baldintza hori sozietateko parte hartzaile edo bazkide guztiek bete behar dute.

Deialdi honen ondorioetarako, ez dira jarduera ekonomiko berritzat joko jardueraren zabalkuntzak, hau da, hasierako jarduerari eutsita JEZaren epigrafe berri batean altan emandakoak.

Iruñean, 2019ko martxoaren 6an.–Komunitate Garapeneko Alorreko zinegotzia, Esther Cremaes Mayorga.

Iragarkiaren kodea: L1903422