49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola-liburutegiak hornitu eta ikasmaterial suntsikorra erosteko diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdiarena.
2018-2019ko ikasturtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 442550.

Deialdi honen xedea da diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) letran zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hasiera batez hartutako erabakiaren bidez onartu baitzuen -erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A. Entitate deitzailea:

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria.

3. Alor kudeatzailea: Kultura eta Hezkuntzako Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B. Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola-liburutegiak hornitzeko eta ikasmaterial suntsikorra erosteko.

2. Deialdiaren helburua:

Sustatzea hala eskola-liburutegien funts bibliografikoak gehitu eta berritzea nola ikasmaterial suntsikorra berritzea Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, 2018-2019ko ikasturtean zehar, hezkuntzaren kalitateari ekarpena egiteko.

3. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jokamoldeak eta jarduerak egiteko baldintzak eta epeak:

Diru-laguntza hau jasotzen ahalko dute, deialdi honen babesean, honako hauek: Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek, 2018-2019ko ikasturtean zehar eskola-liburutegietarako liburuak eta ikasmaterial suntsikorra erosteko.

Iruñean, 2019ko martxoaren 5ean.–Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1903260