49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Diru-laguntzak banakako ebaluazioan emateko deialdiarena, 2018-2019ko ikasturtean eskolaz
kanpoko jarduerak egiteko

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 442545.

Deialdi honen xedea da diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honetako B) letran zehaztutako jarduketak egiteko, horrela betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 2005eko azaroaren 3an hasiera batez hartutako erabakiaren bidez onartu baitzuen -erabaki hori behin betiko bihurtu zen, jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izanen dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A. Entitate deitzailea:

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria.

3. Alor kudeatzailea: Kultura eta Hezkuntzako Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B. Diru-laguntzaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Diru-laguntzak emateko prozesua arautzea, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan 2018-2019ko ikasturtean jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egin daitezen, betiere deialdi honen B.3) puntuan xedatutako baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte.

2. Deialdiaren helburua:

Deialdi honen xedea da Iruñeko ikastetxeetako hezkuntzaren kalitatea hobetzeko ekinbideei babesa ematea eskola-curriculuma osatzeko ikastetxeez kanpoko jardueren bidez, eta aisia-programen garapena sustatzea, diruz lagunduta hala jarduera osagarriak nola eskolaz kanpokoak egitea, 2018-2019ko ikasturtean zehar, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, eta baita Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan zein Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeetan ere, izan publikoak izan itunduak.

3. Diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jokamoldeak eta jarduerak egiteko baldintzak eta epeak:

Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduek, Hezkuntza Berezikoek eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeek, publikoek eta itunduek, jaso ahal izango dute diru-laguntza hau deialdi honen babesean, jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko 2018-2019ko ikasturtean zehar (2018ko irailetik 2019ko ekainera).

Jardueretan ikasleek hartu beharko dute parte, eta ikastetxeko irakasleek zuzenduko dituzte.

Ezingo dute diru-laguntzarik jaso, deialdi honen babesean, honako hauek:

–Udalaren edo Nafarroako Gobernuaren programetan edota deialdietan sartutako jarduerak.

–Curriculumaren edozein gairi buruzko ikaskuntzan laguntza emateko modu erregularrean ematen diren eskolak edo jarduerak, edo curriculumekoak ez diren edo beste batzuk, hala nola mekanografia, informatika eta abar.

–Kanpaldiak, ikasketa-bidaiak, asteak eta, oro har, bi eskola-egun eta gau bat baino gehiago hartzen dituzten bidaiak oro.

Iruñean, 2019ko martxoaren 5ean.–Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1903259