49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, irabazi-asmorik gabeko entitateei zuzendutako deialdiarena, 2019. urtean 70.000 eurotik gorako aurrekontua
duten urteko proiektu artistikoak egin ditzaten

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 442529.

1. Deialdiaren xedea:

Pertsona juridikoei diru-laguntzak emateko araubidea arautzea, Iruñean, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte kultura eta artea hedatzeko edozein adierazpen-motatako jarduerak antolatzea eta egitea bultza dezaten. Proiektuaren aurrekontuak 70.000 eurotik gora jo beharko du.

Bereziki honako hauei zuzentzen zaie:

–Arte eszenikoen jaialdiak, errezitaldiak, zikloak, topaketak eta lehiaketak.

–Musika-zikloak eta -topaketak.

–Lantegiak.

–Jaialdiak eta hitzaldi-zikloak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zineforumak.

–Liburuak, irakurketa eta literatura sustatzeko jarduerak, espezialitate eta euskarri guztietan, eta kultur zein arte izaera duen beste edozein jarduera.

2. Deialdiaren helburua:

Iruñean kultur eta arte jarduerak egitea eta haien programazioa bultzatzea, udal-erakundeek hirian antolatzen dituztenen osagarri edo horiek ordezteko, hartara lagunduta herritarren bizi-kalitateak hobera egin dezan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 5ean.–Kultura eta Hezkuntzako Zinegotzi Ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1903258