49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, euskara itzultzaile izateko oposizioaren lehen probako lehen ariketako galdera bat baliogabetzen duen kalifikazio epaimahaiaren erabakiaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1264/2018 ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ángela Gezuraga Uribarren andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du kalifikazio epaimahaiak 2018ko abenduaren 20an hartu zuen erabakiaren aurka. Erabaki horrek baliogabetu zuen oposizioaren lehen probako lehen ariketako 74 zenbakiko galdera. Erabaki hori abenduaren 28an argitaratu zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2 Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1902731