49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

2019ko lan-egutegia eta egun baliogabeak

Los Arcosko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, onetsi zuen bulegoetako langileen 2019ko lan-egutegia, eta honako hauek Los Arcosko Udaleko egun baliogabe deklaratu:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 10a: San Gregorio (herriko jaia).

–Abuztuaren 14a: jaieguna 12:00etatik aitzina.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 16a, 19a eta 20a: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Urteko lanorduen kopuruaren banaketa doitzeko, lanik gabeko eguntzat jotzen dira –larunbat, igande, jaiegunez gain– honako hauek: urtarrilaren 22a (San Bizente), martxoaren 18a (San Jose eguneko zubia) eta abenduaren 2a (San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia). Bulegoak itxita egonen dira egun horietan.

Los Arcosen, 2019ko otsailaren 4an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1901741