49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2019rako zerga-tasak

Leozko Udalak, 2019ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkura berezian, onetsi zituen 2019an aplikatu beharreko karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko honako zerga hauei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3647 karga-tasa, katastroko balioen gainean.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3512 karga-tasa, katastroko balioen gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: ez da karga indizerik aplikatuko Nafarroako Gobernuak onetsitako gutxieneko kuotak finkatzen dituzten tarifen gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2 karga-tasa, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak Foru Lege bidez horretarako onetsitako azken tarifak.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak izanen dira.

Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, karga-tasa bakarra ezartzen da (%13) gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Ez dira aldatzen agiriak egin eta tramitatzeko tasak, ezta hirigintzako jarduketetakoak ere, horien ordenantza fiskaletan onetsitako tarifen eranskinekin bat.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta erabaki honen kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara:

1.–Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren argitalpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 35/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.

3.–Halaber, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, zuzenean Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegian aurkeztua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2019ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1901721