49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2019rako plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2019ko urtarrilaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren plantilla organikoa 2019rako.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iratxetan (Leotz), 2019ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1901718