49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Aldaketa, Legariako hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Legariako Udalak, 2018ko uztailaren 25eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Legariako hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Espedientea jendaurrean hogeita hamar egunez jarri ondoren inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartu eta haren testu osoa argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat.

Ordenantza hau indarrean jarriko da testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu hortik aurrera.

Legarian, 2019ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

ERANSKINA

Tasak lurrean ehorzteko eta hilobitik ateratzeko (errauts-kutxak barne):

–Legariako Udalean erroldatuak, 3 urte edo gehiagoko antzinatasuna badute: salbuetsirik.

–Legariako Udalean erroldatuak, 3 urte baino gutxiagoko antzinatasuna badute: 150 euro.

–Legariako Udalean erroldatu gabeak: 250 euro.

Iragarkiaren kodea: L1901743