49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

725E/2019 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak eta Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 5eko 1661E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen barrutiko fakultatibo espezialisten 140 lanpostu huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ekoan.

Ebazpen hori aldatu egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 30eko 67E/2019 Ebazpenaren bidez, horren bidez barrutiko fakultatibo espezialisten beste 28 lanpostu sartu baitziren, 2018ko lan eskaintza partzialean onetsitako hamahiru espezialitateri dagozkienak. Horren ondorioz, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako lanpostuen kopurua aldatu zen, guztira 168 izanik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 25eko 160E/2019 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten eta Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuak betetzeko lekualdatze prozesuan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anestesiologia eta Erreanimazioko barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak eta Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko otsailaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak

Barrutiko fakultatibo espezialista, Anestesiologia eta Erreanimaziokoa.

–O-NOZeko lekualdatze txanda

Onartuak:

CERDAN RODRIGUEZ, GABRIEL

DEL RIO MANTEROLA, JOSU

HERNANDEZ GARCIA, SUSANA

MENENDEZ OZCOIDI, LAUREANO

REMON IZQUIETA, MARIA

VARGAS CERDAN, MONICA

Baztertuak: Inor ere ez.

–Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak: Inor ere ez.

Baztertuak:

IRISARRI GAMBRA, MIREN

(1) Baztertzeko arrazoiak 2.2) oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Barrutiko fakultatibo espezialista, Psikiatriakoa.

–O-NOZeko lekualdatze txanda.

Onartuak:

CALVO BARRENA, LAURA

CARLOS IZQUIERDO, MARIA MERCEDES DE

DE SIMON ALONSO, LORENA

FERNANDEZ DE LA VEGA GORGOSO, OSCAR XOEL

GARAICOECHEA ZAZPE, MARIA CRISTINA

GARCIA NICOLAS, MARIA DEL CARMEN

GOÑI LABAT, ANA ISABEL

IRAIZOZ ALONSO, IGNACIO

LANGARICA ESEVERRI, MYRIAM

OTAÑO TISCORNIA, MAGDALENA

PERALTA MARTIN, VICTOR

SANZ ARROYO, JUAN

TORRENTE MUR, VIRGINIA

Baztertuak:

ANDUEZA BRAVE, ITZIAR (2, 3, 4)

–Estatuko lekualdatze txanda.

Onartuak:

CAMPOS MANGAS, MARIA CARMEN

GONZALEZ URIARTE, ANA

Baztertuak:

OLZA FERNANDEZ, IBONE (1)

Baztertzeko arrazoiak:

(1) 2.2) oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

(2) 2.1.1.a) oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

(3) 2.1.1.b) oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

(4) 2.1.1.c) oinarrian eskatutako baldintza betetzen duela ez frogatzea.

Iragarkiaren kodea: F1902766