49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2019rako tasak, karga-tasak eta prezio publikoak

Irañetako Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.

1.–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,26ko karga-tasa eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren taulako urteko gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2.

5.–Tasak.

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa, 40 m³-koa edo horretatik beherakoa, seihilekoan. Gutxieneko kuota: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,37 euro/m³, 40 m³-tik aitzina.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,43 euro/m³.

5.1.3. Mantentze-lanen kanona. 3,6 euro gehi BEZa.

5.1.4. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 200 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 300 euro.

5.1.6. Kontagailua eta instalazioa.

–65 euro: 1/2 hazbete.

–90 euro: 3/4 hazbete.

–170 euro: 1 hazbete.

5.2. Egur epaitzak.

5.2.1. Etxerako egur epaitza batengatik, kanona 50 euro izanen da 2019an. Lotea eskuratzeko epea urtebetekoa da.

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteek kubikatuko dituzte. Horiek eskuratzeko epea bi hilabetekoa da.

5.3. Auzolanak.

–4 urtean (60 euro bakoitzeko).

6.–Basokoetxea bordako tarifak.

–2 euro, erroldatuek.

–2,5 euro, erroldatu gabeek.

7.–Pilotalekuko tarifa.

–2 euro 45 minutuko eta fitxako.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako:

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

–Lurraren gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga urrian igorriko da.

–Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekotan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

–Egur epaitza uztailean banatuko da.

Hirugarrena.–Gainerako tasa eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Irañetan, 2019ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Juan Ángel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1902338