49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBERO

Udal ordenantza, Iberoko Kontzejuko pisten eta bideen
erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Iberoko Kontzejuak, 2019ko otsailaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Iberoko Kontzejuko (Nafarroa) pisten eta bideen erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iberon, 2019ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Miguel Antonio Ascunce Diez de Ulzurrun.

Iragarkiaren kodea: L1902122