49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerri honetako bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdi publikoa iragartzen da. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabideak udal bulegoetan aurkezteko.

Garden, 2019ko otsailaren 5ean.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1901722