49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Hiri-jarduketarako plan berezia hiri-lurzoru finkaturako.
Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Oltza Zendeako hiri-lurzoru finkaturako. Oltzako Zendeako Udalak sustatu du plana.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Oltza Zendean, 2019ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1901744