49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

724E/2019 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan terapeuta okupazionalen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 16ko 31E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan terapeuta okupazionalen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da behin betiko zerrenda onestea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan terapeuta okupazionalen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Deialdiko kalifikazio epaimahaia osatzea.

Epaimahaikidea: Cristina Rubio Ortega andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Ana García Franco andrea, O-NOZeko langileen ordezkariek izendatua.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikulua eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Agindua.

Iruñean, 2019ko otsailaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan terapeuta okupazionalen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

APESTEGUI EGEA, EDURNE

PEREZ ECHEVERRIA, BEATRIZ

–Baztertuak: Inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1902765