49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Borondatez birzatitzeko proiektua eta urbanizatzeko proiektua, Udal Plan Orokorreko APD-2 eremuarena. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2019ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen borondatez birzatitzeko proiektua eta urbanizatzeko proiektua, Carcarko Udal Plan Orokorreko APD-2 planeamendu garatuko eremuaren gainekoak (eremu hori Carcarko lehengo arau subsidiarioen S-2 sektoreari dagokio). Calderería y Transformados SAk sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoaren arabera, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; halaber, aditzera ematen da dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal ditzaten.

Carcarren, 2019ko otsailaren 22an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1902781