49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Baztango Udal Planean, Zigako 5. poligonoko 243. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2019ko urtarrilaren 24an egin ohiko osoko bilkuran, 2. puntuan erabaki zuen hasiera batez onestea Baztango Udal Planeko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala Zigako 5. poligonoko 243. lursailean, Bikendi Lakosta Huartek sustatua.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2019ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1902715