49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

III. “Piriniotar behi arraza” argazki lehiaketaren laburpena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (Identif.): 440892.

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 8an egin bilkuran, onetsi zituen III. “Piriniotar behi arraza” argazki lehiaketarako oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Lehiaketa irekia da eta parte hartzeak oinarri hauek onartzea eta betetzea dakar.

Bigarrena.–Xedea.

Irailaren 21ean eta 22an ospatuko den Behi-Azienda Piriniotarraren XXXII. Lehiaketa-Enkante Nazionala iragarriko duen kartel eta eskuorrirako argazkiak aukeratzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Epaimahaiak hiru (3) argazki hoberenak sarituko ditu:

  • 1. Saria: 400 euro.
  • 2. Saria: 200 euro.
  • 3. Saria: 100 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Aurkezteko epea: 2019ko ekainaren 14a, arratsaldeko 14:00etan (ortziralea).

Baztanen, 2019ko otsailaren 8an.–Alkatea, Joseba Otondo.

Iragarkiaren kodea: L1902599