49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Ordenantza, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Hasierako onespena

Aranaratxeko Udalak, 2019ko otsailaren 5ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Aranaratxen Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza berria.

Aditzera ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea Udalaren Idazkaritzan dago ikusgai.

Aranaratxen, 2019ko otsailaren 5ean.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1901739