49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Zirkulazioaren gaineko 2019ko zerga.
Borondatez ordaintzeko epea

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, otsailaren 25eko 46/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi du Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren errolda fiskala 2019ko ekitaldirako.

Helbideratu gabeko ordainagiriak datorren apirilaren 1a baino lehen ordaindu beharko dira Udal Diruzaintzan edo banku entitate hauetako batean:

–Nafarroako Rural Kutxa.

–Caixabank (La Caixa).

Epe hori iragaten bada zorra kitatu gabe, premiamendu-prozedura hasiko da, baita errekargu, interes eta kostuen ordainarazpena ere, berriro gaztigatu gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2019ko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1902734