49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Lan Eskaintza Publikoa 2019. urterako

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordeak, 2019ko otsailaren 11n egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–2019ko Lan Eskaintza Publikoa –berritzekoa– onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoarentzat:

–1 Gizarte Langile.

–1 Psikologo.

–1 Kontu-hartzaile Ordezkari.

–1 Zuzendari.

2019ko Lan Eskaintza Publikoa –egonkortzekoa– onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoarentzat:

–24 Hezitzaile lanaldi osoan.

–26 Hezitzaile lanaldi partzialean.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Lan Eskaintza Publikoa 2019. urterako.

Iruñean, 2019ko otsailaren 11n.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1903052