49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

4C/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Udaleko eta Kulturaren eta Festen Patronatuko lan-kontratudunentzako Burlatako Udalaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Udaleko eta Kulturaren eta Festen Patronatuko lan-kontratudunentzako Burlatako Udalaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31008472012005), erregistro honetan sartu zena 2018ko abenduaren 20an, Udalaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko abenduaren 12an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Lan hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Burlatako Udalaren hitzarmen kolektiboa Udaleko eta Kulturaren eta Festen Patronatuko lan-kontratudunentzat (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1900567