49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

3C/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Clen College SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Clen College SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31004652011997) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko urriaren 10ean, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko ekainaren 29an eta zuzendua 2018ko abenduaren 21ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko Clen College SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1900566