49. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

722E/2019 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 16ko 30E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko. Deialdi hori 2019ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, eta izangai bazterturik ez dagoenez, bidezko da behin betiko zerrenda onestea.

Onartuen behin betiko zerrendan izangai bakarra dagoenez, deialdia egin duen organoak deialdiaren 8. oinarria aplikatuko du zuzenean. Beraz, ez da beharrezkoa izanen epaimahaia eratzea, ezta jardutea ere.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko otsailaren 26an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erdi mailako teknikari-osasun hezitzaileen 5 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu diren izangaien behin betiko zerrenda

O-NOZeko lekualdatze txanda.

–Onartuak:

ESCRIBANO ALEGRIA, ANA MARIA

–Baztertuak: Bat ere ez

Estatuko lekualdatze txanda.

–Onartuak: Bat ere ez.

–Baztertuak: Bat ere ez.

Iragarkiaren kodea: F1902749