48. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Determinazio egituratzaileen aldaketa, Jurramendiko paisaia berezia mugatzeko. Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2019ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea Iguzkitzako Udal Planeko egiturazko aldaketa, bere udal-mugartean Jurramendiko paisaia berezia mugatzeko. Aldaketaren xedea da paisaia berezia mugatzea eta eremu horretan lurzoru urbanizaezinaren gaineko araudia definitzea. Agiriak paisaia bereziaren mugak ezartzen ditu eta araudia definitzen du, paisaia aldetik babestu beharreko balioetan eta paisaian gertatzen diren ukipenetan oinarrituta.

2. Etetea lizentzien ematea, egiturazko aldaketak eragindako determinazio berrien ondorioz indarreko hirigintza-araubidea aldatzen den eremu guztian, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70. artikuluak xedatuarekin bat.

3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan. Aipatutako jendaurreko epean, espedientea interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, azter dezaten, jendea hartzeko ordutegian.

4. Informazio publikoa eta aipatu agiria Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena egin dezan, eta ingurumen azterlan estrategikoa onets dezan.

5. Ukitutako kontzejuen eta Mankomunitatearen esku uztea egiturazko aldaketa, txostena egin dezaten, planeamenduak eragiten dien zerbitzuen gainean (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 71.8 artikulua).

Iguzkitzan, 2019ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1901984