48. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 14an, 2019ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsitzat jo da 2019ko aurrekontua; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 21.150,00 euro.

Gastuak, guztira: 21.500,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zuzeneko zergak: 487,68 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 4.662,29 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 12.500,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 3.500,03 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 21.150,00 euro.

Eguesen, 2019ko otsailaren 12an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L1902090