1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, gizarte-langileen oposizioko lehenengo ariketaren behin betiko emaitzen aurka.
María del Mar Llorente Jiménez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 247/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako oposizioko prozeduran, hain zuzen ere, lehen ariketaren behin betiko emaitzen aurka, 2018ko azaroaren 7an argitaratu baitziren. Ebazpen horren bidez, gizarte-langile izateko 29 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2019ko otsailaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1902793