46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

314/2019 EBAZPENA, 2019ko otsailaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 62.2 artikuluak, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak eta 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak (hurrenez hurren, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena eta unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena) ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetan eta Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegian xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Departamentuaren baimena lortu eta gero, eta kontuan hartuz Gobernu Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 31n egindako bileran hartutako erabakia, gauzatzeko dauden lan publikoaren eskaintzetako Unibertsitateko katedradunaren 25 lanpostuetarako deialdia onesten duena.

Unibertsitateko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalak eta Kontuhartzailetzak txostena eginik.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2015eko ekainaren 24an eman zuen 1042/2015 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–II. eranskinean zerrendatutako unibertsitateko katedradunen kidegoko lanpostuetarako sarbide lehiaketarako deialdia egitea, ebazpen honen II. eranskinean jasotzen diren eta hura osatzen duten oinarriei jarraikiz.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko otsailaren 18an.–Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordea, Manuel Rapún Gárate.

I. ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

1.–Arau orokorrak.

Lehiaketa hau arautzeko, honako hauek ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko egiaztapen nazionala ezartzen duena; 2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketak arautzen dituena; 2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak; Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegia; 2015eko urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena; 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legea; deialdiaren oinarri hauek, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluarekin bat, gehienez ere lau hilabete igaroko dira onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, epe hori ez bada luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo errektoreak onartutako bidezko beste arrazoiren batengatik.

2.–Izangaien betebeharrak.

Lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:

a) 18 urte baino gehiago izatea, eta erretiro-adina betea ez izatea.

b) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

c) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izango da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.

d) Unibertsitateko irakasle titularren Kidegokoa edo Ikerketako Organismo Publikoen Ikertzaile Zientifikoen Eskalakoa izatea, eta gutxienez ere bi urtez zerbitzu eman izana egoera horretan.

e) Unibertsitateko katedradunen irakaskidegorako egiaztatua egotea, 2007ko urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, 2007ko urriaren 5ekoak, unibertsitateko irakaskidegoetarako sarbiderako egiaztatze nazionala ezartzen duenak, xedatutakoarekin bat etorriz, edo gaitua egotea 2002ko uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, Unibertsitateko Funtzionarioen Irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema eta dagozkien sarbide-lehiaketen araubidea arautzen dituenak, ezarritakoaren arabera.

3.–Eskaerak.

3.1.–Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek hamabost egun balioduneko epea izango dute eskaera aurkezteko, deialdi hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Parte hartzeko eskabideak eta dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira (Arrosadiko campusa, z.g., 31006 Iruñea / Tuterako campusa, Tarazonako etorbidea, z.g., 31500 Tutera), edo Estatuaren Administrazio Orokorreko erregistroetan, Autonomia Erkidegoetako Administrazioetako eta Toki Administrazioa osatzen duten Erakundeetako erregistroetan, posta bulegoetan edo Espainiak atzerrian dituen kontsuletxeetan edo ordezkaritza diplomatikoetan.

Eskaera posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora.

Giza Baliabideen Zerbitzuak eskaerak behar bezala kudea ditzan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistroak aukeratzen ez dituzten eskatzaileek eskaeraren kopia eskaneatu bat bidali behar dute dagokion erregistroko sarrera-zigiluarekin recursos.humanos@unavarra.es helbide elektronikora.

3.2.–Eskabide-eredua deialdi honen IV. eranskinean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgune honetan azaltzen dena izango da: http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/plazas-cdu.pdf

Eskaerarekin batera hauek aurkeztuko dira:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia.

b) 2. oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien fotokopia.

c) Partaidetza egiteko eskubideak ordaindu direla erakusten duen bankuaren agiria, 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

3.3.–Ez da zilegi izango eskabideak aurkezteko adierazitako epea luzatzea.

3.4.–Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezko akatsak edonoiz konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.

4.–Tasak.

4.1.–Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko behar diren zerbitzuak emategatiko tasa 41,60 eurokoa izango da, Nafarroako Foru Administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.

Diru-kopuru hori Rural Kutxako ES16 3008 0001 1807 0019 0523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta honako hau adieraziko: “Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko deialdia” eta izangaiaren izena.

4.2.–%33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira.

4.3.–Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, ezarritako aurkezpen epearen barruan tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea dakar, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4.–Azterketako eskubideak ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztea.

5.–Argitalpenak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Estatuko Aldizkari Ofizialari dagokiona izan ezik (3.1 oinarrian aipatutakoa), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean egingo dira, eta ez dira baliozkoak izango bestelako tokietan egindakoak.

6.–Izangaien onarpena.

6.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Ekonomia, Plangintza eta Ikasleen gaietarako errektoreordeak ebazpen bat emango du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, azken horiek baztertzearen zergatia azalduta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

6.2.–Parte hartzeko baldintzak justifikatzen dituzten dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, honako hauek izango dira ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak: eskaera epez kanpo aurkeztea, lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea edo sarbide-tasak ez ordaintzea.

6.3.–Baztertutako izangaientzat, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, zilegi da erreklamazioa jartzea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuak izango dira, eta ez dute probarik egingo.

6.4.–Behin-behineko zerrendan ez dauden izangaiek eskaeraren kopia bat bidali behar dute recursos.humanos.pdi@unavarra.es helbide elektronikora, eskaneatuta, erregistroan eman zitzaion sarrera-zigiluarekin, lehenagoko atalean ezarritako epean. Hala egiten ez badute, behin betiko baztertuak izango dira, eta ez dute proba egingo.

6.5.–Eskaerak osatzeko eta zuzentzeko epea bukaturik, lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.

6.6.–Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietako errektoreordeak lanpostua hutsik geratzen dela ebatziko du, eta ebazpen hori dagokion sailari helaraziko dio.

7.–Sarbide Batzordea.

7.1.–Sarbide Batzordeen osaera deialdi honen III. eranskinean dator.

7.2.–2007ko urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duenak, 6.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, batzordekideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean argitaratuko da, interesdunen eskura.

7.3.–Batzordea formalki eratuko da bere jardunetan hasi baino lehen. Horretarako, batzordeburuak, batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emango du onartuen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik gehienez ere hilabete batera, bileraren tokia, eguna eta ordua ezartzeko, eta interesdun guztiei jakinaraziko zaie, ebazpenaren argitalpenaren bidez, beranduenez hamabost egun natural lehenago, eta deitutakoak honako hauek izango dira:

a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jakinarazpenean jasoko dira.

b) Lehiaketan parte hartzeko onartutako izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko, hura zer egunetan, zer ordutan eta non gauzatuko den adierazita. Horri begira, ez da zilegi batzordearen eraketa-egintzarako ezarritako dataren eta aurkezpen-egintzarako adierazitako dataren arteko epea bi egun baliodun baino luzeagoa izatea.

7.4.–Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko erabiliko diren irizpideak, deialdian ezarritako lanpostuaren xehetasunei egokituz, bai eta irizpide horietako bakoitzari dagokion zenbakizko balioespena ere.

7.5.–Lehiaketa egin bitartean, Sarrera Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan ezarri gabeko kasuetan jarraitu behar den bidea zein den ere. Batzordearen jarduera Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legera egokituko da beti.

8.–Aurkezpen-ekitaldia.

8.1.–Aurkezpen-ekitaldian, jendaurrekoa izango baita, lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote batzordeburuari:

a) Lanbideari, ikasketari, irakaskuntzari eta ikerketari dagokien historiala, hiru aletan, eta horri erantsiko zaizkio beren merezimenduen egiaztagiriak eta argitalpenen, garatutako patenteen eta parte hartu duten ikerketa-proiektuen zerrenda.

b) Zein lanpostutarako lehiatzen den izangaia, lanpostu hori esleitzen bazaio, garatuko lukeen irakaskuntza-proiektua, lanpostu horri dagokion irakasgai edo espezialitate baten programaren berri emango duena, eta ikerketa-proiektua, hiru aletan.

8.2.–Aurkezpen-ekitaldian, Batzordeak modu zehatzean finkatuko du proba zer-nolakoa izango den, eta jakinarazi behar beste argibide emango ditu. Halaber, zozketaren bidez lehiatzaileen jardun-ordena zehaztuko du, eta proba non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den finkatuko da. Edonola ere, proba ezingo da aurkezpen-ekitaldia bukatu eta ondorengo 24 orduak pasatu baino lehen egin, eta Batzordeak parte-hartzaileei jakinaraziko die hori. Alabaina, lehiatzaileek idatziz uko egin ahalko diote epe horri. Era berean, izangaiek gainontzeko lehiatzaileek aurkezturiko dokumentazioa aztertzeko izango duten epea ezarriko da. Nolanahi ere, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen-ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita.

9.–Probaren bilakaera.

9.1.–Sarbide-lehiaketak bi proba izango ditu.

Lehen proba jendaurrekoa izango da. Batzordeak ezarritako moduari jarraikiz, gehienez ere ordubete iraungo duen azalpena egingo du izangaiak Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida egingo du batzordekideekin gero, lanbide-, ikasketa-, irakaskuntza- eta ikerketa-historian alegatutako merezimenduei buruz, bai eta aurkeztutako irakaskuntza- eta ikerketa-proiektuei buruz ere. Bigarren probara pasatzeko, izangaiek Batzordeko bi kideren aldeko txostenak eduki behar dituzte gutxienez. Batzordeak berehala jakinaraziko dizkie izangaiei bai lehen probaren emaitzak, bai eta bigarren proba zein leku, egun eta ordutan egingo den ere, gero 5. oinarrian ezarritakoaren arabera web-orrialdean argitaratzea baztertu gabe.

9.2.–Bigarren proba jendaurrekoa izango da. Gehienez ere ordubete iraungo duen adierazpena egingo du izangaiak batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen solasaldia izango du batzordekideekin gero, izangaiak egindako ikerketa-lan bati buruz.

Lehen probaren emaitza jakin ondoren, gainditu duten izangaiek lan horren laburpena emango diete Batzordeko kideei, hiru aletan.

Bigarren proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emango dio. Txosten horretan, banan-banan balioetsiko da izangai bakoitza, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.

9.3.–Sarbide-lehiaketa egin eta gero, izangai bakoitzaren balioespenaren emaitzak argitaratuko dira, Batzordeak ezarritako irizpideekin bat etorriz balioetsitako alderdi bakoitza bereizirik.

10.–Lanpostua betetzeko proposamena.

10.1.–Sarbide Batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean, proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, errektoreari proposatuko dio, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izangai guztien zerrenda, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatuta. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izango. Zilegi izango da, halaber, prozesua amaitzea deitutako lanpostua ez betetzeko Batzordearen proposamenarekin.

10.2.–Batzordeak izendatzeko proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean.

10.3.–Izangaientzat zilegi izango da Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea Batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria.

11.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.

11.1.–Izangaientzat zilegi da Sarrera Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa errektorearen aurrean, gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Erreklamazioa tramitatzera onartuz gero, izendapen guztiak etengo dira behin betiko ebazpena eman arte.

11.2.–Erreklamazioa Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25ean egindako bileran onetsitako Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko lehiaketei buruzko Arautegiaren 15. artikuluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du.

11.3.–Erreklamazio Batzordeak sarbide-lehiaketari buruzko espedientea aztertuko du, lehiatzaileen aukera-berdintasunaren printzipioak eta merezimendu- eta gaitasun-printzipioekiko errespetua berma daitezen. Erreklamazio Batzordeak entzungo ditu bai emandako ebazpenaren aurka erreklamazioa izan zuten batzordekideak, bai erreklamazioetan parte hartu zuten izangaiak ere. Halaber, entzute handiko espezialisten txostenak eskatu ahalko ditu.

11.4.–Erreklamazio Batzordearen ebazpenak onesteko, gutxienez aldeko lau boto behar dira, eta Batzordearen kideetako inork ez du kalitatezko botorik ezein kasutan. Erreklamazio Batzordearen erabakia arrazoitua izango da, eta aurkako botoak jasoko dira, halakorik bada.

11.5.–Erreklamazio Batzordeak berretsiko du, edo ez, erreklamaturiko proposamena, jaso eta hiru hilabeteko epean beranduenez. Erreklamazio Batzordeak ez badu erreklamaturiko proposamena berresten, akatsa egin zen uneraino atzera eramango da espedientea, eta lehiaketako batzordeak beste proposamen bat egin beharko du.

11.6.–Hiru hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

11.7.–Erreklamazio Batzordearen ebazpenak lotesleak dira errektorearentzat.

11.8.–Errektorearen ebazpenek administrazio-bidea agortzen dute.

12.–Dokumentazioaren aurkezpena.

12.1.–Proposatutako izangaiek, lanpostua betetzeko proposamena argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo haren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua.

b) Mediku-ziurtagiri ofiziala unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena. Atzerriko izangaiek beren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorrik edo kondena penalik ez dutela egiaztatu beharko dute.

d) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena, jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.

12.2.–Funtzionario publikoak direnek ez dituzte a) eta b) ataletako dokumentuak justifikatu behar, eta funtzionarioak direla-eta beren zerbitzu-orrian agertzen diren inguruabarrak egiaztatzen dituen administrazioaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.

13.–Esleipena eta kargu-hartzea.

13.1.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia irakasle funtzionario, izangaiak aurreko oinarrian ezarritakoa bete eta gero.

13.2.–Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak funtzionario izendatuko du Sarbide Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea, hark aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

13.3.–Izendapenak lanpostuaren izena, kidegoa, jakintza-arloa eta saila zehaztuko ditu, bai eta lanpostuaren kodea ere Langileen Lanpostu Zerrendan. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emango da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

13.4.–Izendapena “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita gehienez ere hogei egun balioduneko epean, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan dagokion unibertsitateko irakaskidegoko funtzionario bihurtuko da, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

14.–Datuen babesa.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko, datu pertsonalak eskatzen zaizkie izangaiei, eta datu pertsonalen fitxategi batean sartzen dira. Fitxategi horren helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileak kudeatzea da, eta, bereziki, hautaketa-prozesuetako hautagaiek izandako parte-hartzea eta unibertsitate-zabalpeneko jardueretan NUPeko langileek izandako esku-hartzea kudeatzea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskabidean hautagaiek baimena emateak berekin dakar hautaketa-prozesuan emandako datuak tratatzeko baimena ematea ere. Datu pertsonalak babesteko indarrean diren araudien arabera interpretatu behar da hori. Zehazki, hauek dira bete beharreko araudiak: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta, bestetik, 3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, bidali mezu bat delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, 3/2018 Lege Organikoaren 11. eta 18. artikuluei jarraikiz -2018ko abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa-.

15.–Helegiteen araubidea.

Deialdi honen eta Sarbide Batzordearen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi da errekurtsoak jartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman, 11. oinarrian ezarritako lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren aurka izan ezik.

Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Oharra: Genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruzko aipamenak genero gramatikal neutroan egindakotzat hartzen dira, eta, beraz, bai emakumeak, bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.

II. ERANSKINA

LANPOSTU ZK.: 5124

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura

Jakintza-arloa: Animalia Ekoizpena

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Animalia ekoizpeneko sistemak. Haragiaren ekoizpena eta kalitatea.

LANPOSTU ZK.: 5120

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura

Jakintza-arloa: Landare Ekoizpena

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Frutagintza eta Mahastizaintza.

LANPOSTU ZK.: 5130

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Zientziak

Jakintza-arloa: Fisika Aplikatua

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Laser plasmen espektroskopia.

LANPOSTU ZK.: 5131

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Zientziak

Jakintza-arloa: Fisika Aplikatua

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Laser plasmen espektroskopia.

LANPOSTU ZK.: 5128

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Zientziak

Jakintza-arloa: Materia Kondentsatuaren Fisika

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Mikroegitura, propietate magnetikoak eta material aurreratuen aplikazioak.

LANPOSTU ZK.: 5116

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Osasun Zientziak

Jakintza-arloa: Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoa

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Jakintza-arloarena

LANPOSTU ZK.: 5132

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Zuzenbidea

Jakintza-arloa: Administrazio Zuzenbidea

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Jakintza-arloarena

LANPOSTU ZK.: 5129

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Zuzenbidea

Jakintza-arloa: Zuzenbide Zibila

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Jakintza-arloarena

LANPOSTU ZK.: 5117

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Zuzenbidea

Jakintza-arloa: Zuzenbidearen Filosofia

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Bioetika.

LANPOSTU ZK.: 5125

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Ekonomia

Jakintza-arloa: Ekonomia Aplikatua

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Jakintza-arloarena

LANPOSTU ZK.: 5126

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Enpresen Kudeaketa

Jakintza-arloa: Finantza Ekonomia eta kontabilitatea

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Finantza merkatuak eta informazioa.

LANPOSTU ZK.: 4918

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Enpresen Kudeaketa

Jakintza-arloa: Ekonomia, Soziologia eta Nekazaritza Politika

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Nekazaritzako Elikagaien Marketina.

LANPOSTU ZK.: 5121

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Enpresen Kudeaketa

Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Ekintzailetza eta familia-enpresa.

LANPOSTU ZK.: 4921

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Materialen Zientziak eta Ingeniaritza Metalurgikoa

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Gainazalen ingeniaritza, ezarpen ionikoa eta tribologia.

LANPOSTU ZK.: 4704

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Nekazaritzako Mekanizazioa. Lan-arriskuen prebentzioa. Nekazaritzako elikagaien propietate fisikoak.

LANPOSTU ZK.: 4705

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Nekazaritzako hidrologia, lurzoruaren higadura.

LANPOSTU ZK.: 4706

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Ingeniaritza Hidraulikoa

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Nekazaritzako eta hiriko hidrologia. eredu hidrologikoak

LANPOSTU ZK.: 5122

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Makinak eta Motor Termikoak.

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Hozketa eta sorkuntza termoelektrikoa.

LANPOSTU ZK.: 5127

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Potentziaren elektronika eta energia berriztagarriak.

LANPOSTU ZK.: 4920

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Seinalearen teoria eta komunikazioak

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Prestazio handiko turuta-antenak

LANPOSTU ZK.: 5123

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa eta Komunikazio Ingeniaritza

Jakintza-arloa: Seinalearen teoria eta komunikazioak

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Bioingeniaritzan aplikatutako ikusmen artifiziala.

LANPOSTU ZK.: 2691

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Soziologia eta Gizarte Lana

Jakintza-arloa: Soziologia

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Landa soziologia.

LANPOSTU ZK.: 4919

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Soziologia eta Gizarte Lana

Jakintza-arloa: Soziologia

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Inkestaren metodologia.

LANPOSTU ZK.: 5118

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Soziologia eta Gizarte Lana

Jakintza-arloa: Soziologia

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Teoria soziologiko garaikidea.

LANPOSTU ZK.: 5119

Kidegoa: Unibertsitateko katedraduna

Saila: Soziologia eta Gizarte Lana

Jakintza-arloa: Soziologia

Irakaskuntza-eskakizuna: Jakintza-arloarena

Ikerketa-eskakizuna: Estratifikazioa eta mugikortasun soziala.

III. ERANSKINA

Batzordeen osaera

KARGUA

IZENA

KIDEGOA

UNIBERTSITATEA

LANPOSTU ZK.: 5124

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Carlos Sañudo Astiz

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

Antonio Purroy Unanua

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Argimiro Daza Andrada

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Anastasio Carlos Argüello Henríquez

Katedraduna

Kanaria handiko Las Palmas

Batzordekide idazkaria

Ana Arana Navarro

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Miguel Ángel Toro Ibáñez

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Vicente Ramiro Gaudioso Lacasa

Katedraduna

León

Batzordekide idazkaria

María Teresa Paramio Nieto

Katedraduna

Bartzelonako Autonomoa

2. batzordekidea

María Pilar Molina Pons

Katedraduna

Politècnica de València

LANPOSTU ZK.: 5120

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Ignacio Romagosa Clariana

Katedraduna

Lleida

Batzordekide idazkaria

Lucía Ramírez Nasto

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Jesús Villar Hernández

Katedraduna

Lleida

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Ricardo Fernández Escobar

Katedraduna

Kordoba

Batzordekide idazkaria

César Arrese-Igor Sánchez

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Katedraduna

Katedraduna

Santiago

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Pablo Melgarejo Moreno

Katedraduna

Elxeko Miguel Hernández

Batzordekide idazkaria

dk.

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Hipólito Medrano Gil

Katedraduna

Illes Balears

LANPOSTU ZK.: 5130

Batzorde titularra:

Batzordeburua

José Manuel Barandiarán García

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Cristina Gómez Polo

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Rafael Alonso Esteban

Katedraduna

Zaragoza

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Cristobal Colón Hernández

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Jaume Pons Morro

Katedraduna

Illes Balears

2. batzordekidea

Fernando Plazaola Muguruza

Katedraduna

EHU

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Marco Antonio Gigosos Pérez

Katedraduna

Valladolid

Batzordekide idazkaria

Clara Eugenia Alonso Alonso

Katedraduna

Sevilla

2. batzordekidea

Alberto De Oleaga Páramo

Katedraduna

EHU

LANPOSTU ZK.: 5131

Batzorde titularra:

Batzordeburua

José Manuel Barandiarán García

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Cristina Gómez Polo

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Rafael Alonso Esteban

Katedraduna

Zaragoza

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Cristobal Colón Hernández

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Jaume Pons Morro

Katedraduna

Illes Balears

2. batzordekidea

Fernando Plazaola Muguruza

Katedraduna

EHU

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Marco Antonio Gigosos Pérez

Katedraduna

Valladolid

Batzordekide idazkaria

Clara Eugenia Alonso Alonso

Katedraduna

Sevilla

2. batzordekidea

Alberto De Oleaga Páramo

Katedraduna

EHU

LANPOSTU ZK.: 5128

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Antoni Planes Vila

Katedraduna

Bartzelona

Batzordekide idazkaria

Lluis Mañosa Carrera

Katedraduna

Bartzelona

2. batzordekidea

Eduard Cesari Aliberch

Katedraduna

Illes Balears

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Jesús Ángel Blanco Rodriguez

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Jaume Pons Morro

Katedraduna

Illes Balears

2. batzordekidea

Fernando Plazaola Muguruza

Katedraduna

EHU

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Victorino Franco García

Katedraduna

Sevilla

Batzordekide idazkaria

Cristina Gómez Polo

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Manuel Jiménez Melendo

Katedraduna

Sevilla

LANPOSTU ZK.: 5116

Batzorde titularra:

Batzordeburua:

Cristina Botella Arbona

Katedraduna

Castelloko Jaume I

Batzordekide idazkaria

Enrique Echeburua Odriozola

Katedraduna

EHU

2. batzordekidea

José Antonio Adrián Torres

Katedraduna

Málaga

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua:

Maite Garaigordobil Landazabal

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Carmelo Vázquez Valverde

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

2. batzordekidea

Cristina Larroy García

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Francisco Javier Méndez Carrillo

Katedraduna

Murtzia

Batzordekide idazkaria

Amparo Belloch Fuster

Katedraduna

València

2. batzordekidea

María Rosa Esteve Zarazaga

Katedraduna

Málaga

LANPOSTU ZK.: 5132

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Íñigo Del Guayo Castiella

Katedraduna

Almería

Batzordekide idazkaria

Martín María Rázquin Lizarraga

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Estanislao Arana García

Katedraduna

Granada

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Jesús Jordano Fraga

Katedraduna

Sevilla

Batzordekide idazkaria

Carmen Chinchilla Marín

Katedraduna

Alcalá

2. batzordekidea

María Asunción Torres López

Katedraduna

Granada

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Francisco Javier Sanz Larruga

Katedraduna

A Coruña

Batzordekide idazkaria

Eduardo Gamero Casado

Katedraduna

Pablo de Olavide

2. batzordekidea

Isabel González Ríos

Katedraduna

Málaga

LANPOSTU ZK.: 5129

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Mariano Yzquierdo Toslada

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Batzordekide idazkaria

María Ángeles Egusquiza Balmaseda

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Roncesvalles Barber Cárcamo

Katedraduna

Errioxa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Isaac Tena Piazuelo

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

Carmen Pérez de Ontiveros Baquero

Katedraduna

Kanaria Handiko Las Palmas

2. batzordekidea

Carlos Martínez de Aguirre Aldaz

Katedraduna

Zaragoza

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua:

Camino Sanciñena Asurmendi

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Juan Carlos Sáenz García de Albizu

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Ramón Durán Rivacoba

Katedraduna

Oviedo

LANPOSTU ZK.: 5117

Batzorde titularra:

Batzordeburua:

Victoria Iturralde Sesma

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Francisco Javier Ezquiaga Ganuzas

Katedraduna

EHU

2. batzordekidea

Carlos Alarcón Cabrera

Katedraduna

Pablo de Olavide

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Emilio Suñé Llinás

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Batzordekide idazkaria

Jorge Malem Seña

Katedraduna

Pompeu Fabra

2. batzordekidea

Ana María Marcos Del Cano

Katedraduna

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala UHUN

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Vicente Bellver Capella

Katedraduna

València

Batzordekide idazkaria

José Calvo González

Katedraduna

Málaga

2. batzordekidea

Marina Gascón Abellán

Katedraduna

Gaztela-Mantxa

LANPOSTU ZK.: 5125

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Rosina Moreno Serrano

Katedraduna

Bartzelona

Batzordekide idazkaria

Guillermo López Casasnovas

Katedraduna

Pompeu Fabra

2. batzordekidea

Matilde Arranz Pérez

Katedraduna

A Coruña

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Miren Josune Albizuri Irigoyen

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

José Vicens Otero

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

2. batzordekidea

José Molero Zayas

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Jesús Carlos Cavero Álvarez

Katedraduna

Valladolid

Batzordekide idazkaria

José Manuel Zarzuelo Zarzosa

Katedraduna

EHU

2. batzordekidea

Francisco Labandeira Villot

Katedraduna

Vigo.

LANPOSTU ZK.: 5126

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Carlos Serrano Cinca

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

Natividad Blasco de las Heras

Katedraduna

Zaragoza

2. batzordekidea

Isabel Brusca Aluarde

Katedraduna

Zaragoza

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

María Ángeles Fernández Izquierdo

Katedraduna

Castelloko Jaume I

Batzordekide idazkaria

Pablo Arocena Garro

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Mariano Moneva Abadía

Katedraduna

Zaragoza

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Félix López Iturriaga

Katedraduna

Valladolid

Batzordekide idazkaria

Pedro Pascual Arzoz

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Vicente Liern Carrión

Katedraduna

València

LANPOSTU ZK.: 4918

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Julio Berbel Vecino

Katedraduna

Kordoba

Batzordekide idazkaria

José Miguel Múgica Grijalba

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Isabel Bardají Azcárate

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

José Antonio Gómez Limón

Katedraduna

Kordoba

Batzordekide idazkaria

Pablo Arocena Garro

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

José María Sumpsi Viñas

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Manuel Sánchez Pérez

Katedraduna

Almería

Batzordekide idazkaria

José Alberto Bayo Moriones

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Ernest Reig Martínez

Katedraduna

València

LANPOSTU ZK.: 5121

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Juan Alberto Aragón Correa

Katedraduna

Granada

Batzordekide idazkaria

José Alberto Bayo Moriones

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

José Joaquín Céspedes Lorente

Katedraduna

Almería

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Isabel Gutiérrez Calderón

Katedraduna

Madrilgo Carlos III

Batzordekide idazkaria

Pablo Arocena Garro

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Isabel Suárez González

Katedraduna

Salamanca

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Pere Ortín Ángel

Katedraduna

Bartzelonako Autonomoa

Batzordekide idazkaria

Emilio Huerta Arribas

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

María Jesús Nieto Sánchez

Katedraduna

Madrilgo Carlos III

LANPOSTU ZK.: 4921

Batzorde titularra:

Batzordeburua

María Pau Ginebra Molins

Katedraduna

Kataluniako Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Carmelo Luis Pérez

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Vicente Amigo Borrás

Katedraduna

Politècnica de València

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

José Ignacio Peña Torre

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

María Rosario Pereiro García

Katedraduna

Oviedo

2. batzordekidea

Alejandro Pérez Rodríguez

Katedraduna

Bartzelona

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

María Dolores Salvador Moya

Katedraduna

Politècnica de València

Batzordekide idazkaria

Nerea Acebedo García

Katedraduna

Oviedo

2. batzordekidea

Luis Llanes Pitarch

Katedraduna

Kataluniako Politeknikoa

LANPOSTU ZK.: 4704

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Pilar Barreiro Elorza

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Luis Torres Escribano

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Pedro José Aguado Rodríguez

Katedraduna

León

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Francisco López Giménez

Katedraduna

Kordoba

Batzordekide idazkaria

Antonio Torregrosa Mira

Katedraduna

Politècnica de València

2. batzordekidea

María José Polo Gómez

Katedraduna

Kordoba

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Jesús Pomar Goma

Katedraduna

Lleida

Batzordekide idazkaria

Manuel Guaita Fernández

Katedraduna

Santiago

2. batzordekidea

Bernardo Martín Górriz

Katedraduna

Cartagenako Politeknikoa

LANPOSTU ZK.: 4705

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Pilar Barreiro Elorza

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Luis Torres Escribano

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Pedro José Aguado Rodríguez

Katedraduna

León

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Francisco López Giménez

Katedraduna

Kordoba

Batzordekide idazkaria

Antonio Torregrosa Mira

Katedraduna

Politècnica de València

2. batzordekidea

María José Polo Gómez

Katedraduna

Kordoba

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Jesús Pomar Goma

Katedraduna

Lleida

Batzordekide idazkaria

Manuel Guaita Fernández

Katedraduna

Santiago

2. batzordekidea

Bernardo Martín Górriz

Katedraduna

Cartagenako Politeknikoa

LANPOSTU ZK.: 4706

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Luis María Garrote de Marcos

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

José Roldán Cañas

Katedraduna

Kordoba

2. batzordekidea

Joaquín Andreu Álvarez

Katedraduna

Politècnica de València

1. ordezko batzordea:

Batzordeburua

María José Polo Gómez

Katedraduna

Kordoba

Batzordekide idazkaria

José Luis Torres Escribano

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Miguel Quemada Sáenz-Badillos

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Francisco Samper Calvete

Katedraduna

A Coruña

Batzordekide idazkaria

Emilio Camacho Poyato

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

2. batzordekidea

Juan A. Mintegui Aguirre

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

LANPOSTU ZK.: 5122

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Alberto Coronas Salcedo

Katedraduna

Rovira i Virgili

Batzordekide idazkaria

Ramón Cabello López

Katedraduna

Castelloko Jaume I

2. batzordekidea

José Manuel Cejudo López

Katedraduna

Málaga

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

José Manuel Pinazo Ojer

Katedraduna

Politècnica de València

Batzordekide idazkaria

Julio Francisco San José Alonso

Katedraduna

Valladolid

2. batzordekidea

Antonio Ruiz Celma

Katedraduna

Extremadura

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Luis María Serra de Renobales

Katedraduna

Zaragoza

Batzordekide idazkaria

Luis Miguel Romeo Giménez

Katedraduna

Zaragoza

2. batzordekidea

María del Carmen Martín González

Katedraduna

Valladolid

LANPOSTU ZK.: 5127

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Eduardo Lorenzo Pigueiras

Katedraduna

Madrilgo Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Francisco Javier Arregui San Martín

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Jorge Aguilera Tejero

Katedraduna

Jaén

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Inmaculada Zamora Belver

Katedraduna

EHU

Batzordekide idazkaria

Manuel Lopez-Amo Sainz

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Abelardo Martínez Iturbe

Katedraduna

Zaragoza

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

David Benito Pertusa

Katedraduna

NUP

Batzordekide idazkaria

Eduard Llobet Valero

Katedraduna

Rovira i Virgili

2. batzordekidea

Gabriel Garcera San Feliu

Katedraduna

Politècnica de València

LANPOSTU ZK.: 4920

Batzorde titularra:

Batzordeburua

María Magdalena Salazar Palma

Katedraduna

Madrilgo Carlos III

Batzordekide idazkaria

Antonio Jesús López Martín

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Vicente Enrique Boria Esbert

Katedraduna

Politècnica de València

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Eduardo Artal Latorre

Katedraduna

Kantabria

Batzordekide idazkaria

Antonio Tazón Puente

Katedraduna

Kantabria

2. batzordekidea

Daniel Segovia Vargas

Katedraduna

Madrilgo Carlos III

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Antonio García Pino

Katedraduna

Vigo.

Batzordekide idazkaria

Carlos Luis Camacho Peñalosa

Katedraduna

Málaga

2. batzordekidea

Juan Luis Ordiales Basterrechea

Katedraduna

EHU

LANPOSTU ZK.: 5123

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Javier Ramírez Pérez de Inestrosa

Katedraduna

Granada

Batzordekide idazkaria

Antonio Jesús López Martín

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Begoña Acha Piñero

Katedraduna

Sevilla

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Antonio Albiol Colomer

Katedraduna

Politècnica de València

Batzordekide idazkaria

Ferrán Marqués Acosta

Katedraduna

Kataluniako Politeknikoa

2. batzordekidea

Montserrat Pardas Feliu

Katedraduna

Kataluniako Politeknikoa

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Antoni Gasull Llampallas

Katedraduna

Kataluniako Politeknikoa

Batzordekide idazkaria

Sergio Cruces Álvarez

Katedraduna

Sevilla

2. batzordekidea

Juan Manuel Górriz Sáez

Katedraduna

Granada

LANPOSTU ZK.: 2691

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Clemente Navarro Yañez

Katedraduna

Pablo de Olavide

Batzordekide idazkaria

José Miguel Beriain Rázquin

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Luis Enrique Alonso Benito

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Cristobal Torres Albero

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

Batzordekide idazkaria

Lourdes Lostao Unzu

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Ramón Ramos Torres

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Cecilia Díaz Méndez

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Roberto Garvia Soto

Katedraduna

Madrilgo Carlos III

2. batzordekidea

Rodolfo Gutiérrez Palacios

Katedraduna

Oviedo

LANPOSTU ZK.: 4919

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Clemente Navarro Yañez

Katedraduna

Pablo de Olavide

Batzordekide idazkaria

José Miguel Beriain Rázquin

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Luis Enrique Alonso Benito

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Cristobal Torres Albero

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

Batzordekide idazkaria

Lourdes Lostao Unzu

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Ramón Ramos Torres

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Cecilia Díaz Méndez

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Roberto Garvia Soto

Katedraduna

Madrilgo Carlos III

2. batzordekidea

Rodolfo Gutiérrez Palacios

Katedraduna

Oviedo

LANPOSTU ZK.: 5118

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Clemente Navarro Yañez

Katedraduna

Pablo de Olavide

Batzordekide idazkaria

José Miguel Beriain Rázquin

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Luis Enrique Alonso Benito

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Cristobal Torres Albero

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

Batzordekide idazkaria

Lourdes Lostao Unzu

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Ramón Ramos Torre

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Cecilia Díaz Méndez

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Roberto Garvia Soto

Katedraduna

Madrilgo Carlos III

2. batzordekidea

Rodolfo Gutiérrez Palacios

Katedraduna

Oviedo

LANPOSTU ZK.: 5119

Batzorde titularra:

Batzordeburua

Clemente Navarro Yañez

Katedraduna

Pablo de Olavide

Batzordekide idazkaria

José Miguel Beriain Rázquin

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Luis Enrique Alonso Benito

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

Ordezko 1. batzordea:

Batzordeburua

Cristobal Torres Albero

Katedraduna

Madrilgo Autonomoa

Batzordekide idazkaria

Lourdes Lostao Unzu

Katedraduna

NUP

2. batzordekidea

Ramón Ramos Torre

Katedraduna

Madrilgo Konplutentsea

Ordezko 2. batzordea:

Batzordeburua

Cecilia Díaz Méndez

Katedraduna

Oviedo

Batzordekide idazkaria

Roberto Garvia Soto

Katedraduna

Madrilgo Carlos III

2. batzordekidea

Rodolfo Gutiérrez Palacios

Katedraduna

Oviedo

IV. ERANSKINA

Unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuetan sartzeko lehiaketan onartzeko eskabidea: http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/plazas-cdu.pdf

Iragarkiaren kodea: F1902727