46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

Administrazio zerbitzuen kudeaketa esleitzeko hitzarmena

Doneztebeko Udalak eta Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak hitzarmena sinatu zuten 2018ko abenduaren 26an, Biltzarrak Udalari esleitzeko kudeaketa administratiboko zerbitzuak ematea, alegia.

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak 2018ko abenduaren 31ko osoko bilkuran egin zuen aipatutako esleipena; Doneztebeko Udalak, bere aldetik, 2019ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran onetsi zuen.

Aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 40/2015 Legearen 11.3 artikuluan xedatua bete beharrez.

Donezteben, 2019ko otsailaren 7an.–Biltzarreko burua, Juan Miguel Suquilbide Olázar.

Iragarkiaren kodea: L1901928