46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 276. artikuluetan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Villatuertan, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1902260