46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Herri-lurren esanbidezko desafektazioa

Herri honetako udalak, 2019ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen katastroko 1/833 lurzatiaren esanbidezko desafektazioa (herri ondarekoa da), honi jarraikiz:

ERABAKIA:

1.–Hasiera batean onestea erabaki honen xedeko erregistroko finka esanbidez desafektatzeko espedientea, izenburu hau duen saneamendu kolektorea eraikitzeko lanek ukitua: “SM287017 Robo ibaiaren arroaren saneamendua, III. fasea (Legarda, Uterga eta Muruzabal)”, Iruñerriko Mankomunitateak sustatua.

2.–Onetsitako espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, interesdunen eskura jarriz Udal honen egoitza elektronikoan [http://uterga.sedelectronica.es], eta iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratuta, alegazioak, erreklamazioak edo iradokizunak aurkeztu ahal izan daitezen. Ohartarazten da ezen, erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, hasierako onespenaren erabakia zuzenean behin betikotzat joko dela.

3.–Jendaurreko epea iraganik eta alegazio edo iradokizunak ebatzita, horrelakorik badago, espedientea igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, behin betiko onestea eskatzeko.

4.–Erabaki hau eta onetsitako agiria Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea.

Aditzera ematen da, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita.

Utergan, 2019ko otsailaren 6an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1901867